Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

17/11/21

entrevista

“Orain badakigu zer egin behar dugun merkatu berri batean sartzeko” Jesús Ángel Bravo, Appsamblea-ko zuzendari nagusia

Appsamblea tresnak aukera ematen die tamaina guztietako antolakundeei bozketa digitalak fidagarritasun osoz egiteko. “Lainoan oinarritutako teknologia bat da, aurrez aurreko botoen pareko bermea eskaintzen duena blockchain sistemari esker” azaldu du Jesús Ángel Bravok, startup-aren zuzendari nagusiak.

Konponbide horrek oso harrera ona izan du Estatuan, eta nazioartean zabaltzea zen enpresaren hurrengo urratsa. Horregatik, Hazinnova programa ezagutu zutenean, huraxe aprobetxatu zuten nazioartekotzearen erronkari aurre egiteko, eta eskaera bat aurkeztu zuten Merkatu Berrien arloan. “Merkatu berri batean sartu nahi baduzu, lehenik eta behin, balizko bezeroak ezagutu behar dituzu” azaldu du Jesús Ángel Bravok, “maila lokalean erraza da hori egitea, baina milaka kilometrora bazaude laguntza behar duzu merkatuan sartzeko, eta horixe da Hazinnovak eman diguna”.

Laguntza pertsonalizatua nazioartekotze prozesua hasteko

Hazinnova aholkularitza espezializatuko doako zerbitzu bat da, euskal ETEei berrikuntzako mikroproiektuak abiarazten laguntzen diena. Appsamblea-ren kasuan, enpresak jakin nahi zuen zein zen merkatu aproposena bere zabalkundea abiatzeko. Aholkularitzarekin batera eginiko lanari esker, lantaldeak gogoeta estrategiko bat egin zuen, merkatu aproposena aukeratu zuen eta, azkenik, merkatu hartara hurbildu zen proiektu pilotu bat garatuz.

Aholkularitzak eta enpresak erabaki zuten Mexikoko merkatua aztertzea, batetik tresnaren oinarri idiomatikoa aprobetxatzeko eta, bestetik, garapen potentzial handia duelako. Aholkularitzak Mexikon dituen konexioak oinarrizkoak izan ziren prozesuan. “Test bat egin genuen Mexikoko ETE eta enpresekin merkatua heldua ote zen jakiteko” adierazi du Appsamblea-ko zuzendari nagusiak.

Emaitzak proiektuaren 3 hilabeteko garapenaren ostean

Appsamblea-ko lantaldeak euren tresnan interesa izan zezaketen Mexikoko enpresen kontaktu zerrenda bat lortu zuen, eta feedback-a jaso zuen, bai tresnaren funtzionaltasunari buruz, eta bai bertako merkatuko egokitasunari buruz. Hazinnova-rekin batera bultzatutako proiektuaren bitartez, lantaldea harremanetan jarri da orobat enpresaren nazioarteko zabalkundean lagungarri izan daitezkeen bazkide potentzialekin.

Gainera, startup-ak aipatu du biziki garrantzitsua dela merkatuaren analisia egitea zabalkundeari ekin baino lehen. Izan ere, urrats horri esker arriskuak minimizatzen dira eta aukera gehiago dago merkatu berri batean arrakasta izateko.

50 aholkularitza-ordu espezializatu konponbide onena aurkitzeko

Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat da, 10 langile edo gehiago dituzten euskal enpresei zuzendua dagoena. Programak laguntza ematen du enpresaren beharrizan zehatz bati erantzungo dioten berrikuntzako mikroproiektuak garatzeko. Horretarako, ETE onuradunek 50 aholkularitza-ordu espezializatu jasotzen dituzte eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza dute prozesu osorako. Programaren helburua da enpresak bere lehiakortasuna hobetzera bideratutako emaitza ukigarriak lortzea 3 hilabeteko garapenarekin. Gainera, prozesu hau bereziki diseinatuta dago ez dadin izan karga administratibo gehigarri bat enpresarentzat.

Jesús Ángel Bravo, Appsamblea-ko zuzendari nagusiak azaldu duen bezala, “Hazinnovak tresna-multzo bat eskaintzen dizu, eta zeuk erabaki behar duzu tresna horiek nola aprobetxatu”.

Jesús Ángel Bravo, eskerrik asko zuen denboragatik eta zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Appsamblea enpresak Hazinnova programan:

https://youtu.be/tRWd5AmvKlY

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

16/05/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

14/05/2024

noticia

Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du

Enpresa donostiar sortu berriak ERP "praktikoa, moldagarria, intereseko informazioaren integratzailea eta gainerako kudeaketa-tresnekin integragarria" izateko aukera eman nahi die enpresa eta erabiltzaile guztiei.

14/05/2024

noticia

SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz

BIND SME programaren laugarren deialdia ireki du ekainaren 28ra arte, eta dagoeneko 55 ETE dira onuradunak.