Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

29/11/21

noticia

MyDigiCoop: ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak

Gauza jakina da bizi garen mundua oso azkar ari dela aldatzen. Mundu globalizatu eta digitalizatu honetan bizirik irauteko, lehiatzeko eta nabarmentzeko, funtsezko konpetentziak gureganatu eta garatu behar ditugu nahitaez.

Autohazkuntzaren ideia Europako Batzordearen lehentasunetako bat da. COVID-19aren pandemia globalak mundua astindu duenetik bereziki (eta astintzen jarraitzen du oraindik ere), Europar Batasunak hainbat ekimen bultzatu ditu enplegagarritasuna, trebetasun digitalen garapena, ekintzailetzaren arloko konpetentziak, hezkuntza eta herritartasuna, eta gizarte- eta hezkuntza-garapena sustatzeko, baita prozesu zibiko eta berritzaileetan parte hartzea biziagotzeko.

2020ko Erasmus+ programako KA2 kolaborazio estrategikoen deialdiari erantzunez eta deialdiaren helburua hezkuntza digitalerako prestakuntza izanik, «Ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak (MyDigiCoop)» proiektuaren xedea goi-mailako hezkuntzan ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea da, eta, horretarako, sareko tresna eta konpetentzia berritzaileak jarri nahi dira goi-mailako hezkuntzako profesionalen esku, ekintzailetza soziokooperatiboa ikasleen artean susta dezaten.

MyDigiCoop-ek, batetik, Europako hiru unibertsitate entzutetsu biltzen ditu: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Sibiuko (Errumania) Lucian Blaga Unibertsitatea (ULBS) eta Haaga-Helia Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea (HAAGA-HELIA, Finlandia). Bestetik, eskarmentu handiko hiru enpresa txiki eta ertainek ere parte hartzen dute: Senior Europa, SL (K-Veloce, Espainia); Gestionet Multimedia (Gestionet, Espainia); eta Unibertsitate Ekintzaile eta Konprometituen Akreditazio Kontseilua (ACEEU, Alemania). Haien guztien helburua goi-mailako hezkuntzako ikasle eta hezitzaileen artean mentalitate soziokooperatiboa hedatzea eta sustatzea da.

 

MyDigiCoop proiektuaren elementu nagusiak bi baliabide intelektualetan (BI) biltzen dira:

  • BI1: hezkuntzako profesionalak ekintzaile soziokooperatiboen ahalduntzean trebatzeko plataforma iteratibo irekia.
  • BI2: goi-mailako hezkuntzan ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzeko gidalerroak.

BI1en bidez, sareko plataforma bat sortu nahi da ekintzaile soziokooperatiboen heziketarako eta trebakuntzarako beharrezkoak diren trebetasunak, konpetentziak eta ezagutzak biltzeko, hala nola mapa digital interaktibo bat, galdetegiak eta ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak. BI2ren xede nagusia, berriz, jarraibide teknopedagogikoak eskaintzea da, betiere hezkuntza-berrikuntzan, metodologia aktiboetan eta urrutiko hezkuntzan / hezkuntza mistoan oinarrituta.

Bi baliabide intelektualon (BI1 eta BI2) ondoriozko emaitzak bost eguneko trebakuntza-saio batean jakinarazi eta aztertuko dira, Gazte Sozio-Ekintzaileen Nazioarteko Foroan. Topaketa horretako ardatz nagusiak hauek izango dira: ekintzailetza sozialaren paradigman kokatzea, proiektuei babes teknikoa eskaintzea, BI2ko gidalerro teknopedagogikoak erabiltzen ikastea eta trebetasun «lagungarriak» sustatzea.

Lehen topaketa transnazional ofiziala 2021eko apirilaren 23an izan zen (ostirala). Lehen saioa ULBSn egitekoa zen, Sibiun (Errumania), baina, pandemiak bidaiatzeko ekarri dituen arazoak direla eta, Zoom bidez egin zen azkenean. Esparru birtualaren mugak muga, oso topaketa arrakastatsua izan zen. Proiektuko 16 lagunek parte hartu zuten, eta estrategia indartsuak plazaratu ziren: nola ekin proiektuari eta nola lortu kalitate goreneko emaitzak.

MyDigiCoop proiektuko parte-hartzaile guztiek gogo onez hartu dute proiektuaren hasiera, eta hurrengo pausoen zain daude.

+info: www.mydigicoop.eu

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen