Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/02/22

noticia

Danobatgroupek lankidetza proiektu bat abiarazi du startupekin batera adimen artifizialeko soluzioak garatzeko

Danobatgroup industria taldea eraldaketa digitaleko prozesu sendo batean bete-betean sartuta dago, zeinarekin makinen eta ekoizpen sistemen produktibitatea areagotzeko teknologia berriak garatzea ez ezik negozio aukera berriak sortzea eta fabrika adimendunak eraikitzerantz aurrera egitea ere bilatzen baita.

Testuinguru horretan, makina-erreminten fabrikatzaileak berrikuntza irekiko ekimen bat abiarazi du,  makinetatik eta ekoizpen sistemetatik ateratako datuak modelizatzera, analizatzera eta prozesatzera bideratutako adimen artifizialeko (AA) soluzioak garatzeko lanetan arituko diren estatuko eta nazioarteko startupak bilatzeko. Gaur hasten da ekimenean izena emateko epea.

“Berrikuntzarako dugun estrategiaren barruan, manufacturingean aplikatutako AA funtsezko apustua da. Gure industria taldeko Danobat, Soraluce eta Goimeken bezeroek guk soluzio pertsonalizatuak, integratuak eta konektatuak ematea espero dute, beraien eguneroko zereginak aberastu eta sinplifikatzeko. Gaur hasten dugun lankidetzazko proiektu honen bitartez startupekin aliantzak sortzea bilatzen dugu, startupak espiritu ekintzailea eta erronka teknologiko berriei aurre egiteko gaitasuna duten agenteak dira-eta”, baieztatu du Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek

Gaur egun Danobatgroupek datu ugarri ditu lanean dituen makinen parketatik etorriak. Garapen digitalerako duen estrategiaren parte gisa, erakundeak sinergiak sortu nahi du AAko soluzioak inplementatzeko, horiekin gure asmoa da-eta bezeroei balio handiagoa ematea, zerbitzu digital aitzindari eta berritzaileak sortzea, negozio lerro berria sortzea eta merkatu berrietan jardutea eta erakundearen beraren eta bere bezeroen efizientzia optimizatzea ahalbidetuko duten soluzio digitalak garatzea.

Hori lortzeko, Danobatgroupek deialdi hau iragarri du, AAko soluzio distruptiboak eta berritzaileak jada merkatuan dituzten enpresa sortu berriekin elkarlanean aritu nahi baitu.

Hasierako faseetan dauden startupak  bilatzen dira, produktua baliozkotua dutenak eta merkatuan edo sektorean traktore direnak.

Gainera, jada eratuta dauden eta gutxieneko lantalde bat duten enpresak izan behar dira.

Programa honen baitan, Danobatgroupek soluzioak kontzeptualizatzeko, garatzeko eta inplementatzeko proba pilotua egiteko aukera eskaintzen die startup parte hartzaileei, horretarako erakundearen baliabideak eta azpiegiturak erabiltzen utzita.

Industria taldeak, halaber, proba pilotuaren kostuei aurre egiteko konpentsazio ekonomiko bat eta taldean eta haren partner teknologikoan, IDEKO Fabrikazio Aurreratuan aditua den zentro teknologikoan, ari diren profesionalen ezagutzak eta esperientziak eskura izateko aukera eskaintzen die.

Era berean, ekimenean parte hartzen duten enpresek Danobatgroupen bezeroen eta hornitzaileen nazioarteko sarera sartzeko aukera izango dute eta epe luzeko aliantza ezartzeko ere, erakundearen Berrikuntza Irekiko ekosistemaren parte izateko.

Danobatgroupen ekimena Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) eta BPTD Enpresa Elkarteak abiarazi eta ieTeamek, startupen eta berrikuntza irekiaren garapenean diharduen bere ieStart arloaren bitartez, babestutako Make In ekintzailetza programen barruko ekimena da. Gainera, EIT Manufacturingen lankidetza ere dute. Fabrikazioko berrikuntzan Europan dagoen komunitaterik handiena da, eta Europar Batasuneko organismoa den Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) parte da. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak ere laguntzen du "EIT Manufacturing Basque Hub" proiektuaren bidez (ELKARTEK 3, 2021).

Interesa duten startupek hautagaitza aurkeztu ahal izango dute esteka honetan eskuragarri duten galdetegiaren bitartez.

Izena emateko epea, otsailaren 24ko 12:00ak arte iraungo du.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa