ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/06/22

noticia

ON Bizkaia 2022 Sariak jaso dituzten empresa ezagutu itzazu

BEAZek Ekonomia Sustatzeko Sailak ETE-ei eta ekintzaileei zuzentzen dizkien laguntza programen arteko hamabi programa kudeatzen laguntzen du. 2021ean lurraldeko 613 enpresen 756 proiektuetan lagundu zuen eta 18,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen.

Horien guztien artean, bi irizpideren arabera (jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpena) gehien nabarmentzen diren proiektuak eta enpresak saritzen dira urtero ON Bizkaia sarietako hainbat kategoriatan.

BIZKAIA ON SARIAK

ENPRESA-SORKUNTZAKO proiekturik onenaren saria: Advanced Optical Technologies (AOTECH)

Aotech EHUko Fotonika Aplikatuko Taldearen spin-off bat da. Askotariko konponbide optikoak eskaintzen ditu industria desberdinetarako, banakako osagaietatik giltza eskurako konponbide osoetaraino. Gaur egun, 3 ikerketa-ildo nagusi dituzte: elikadura; aeronautika eta biosentsoreak, uretan metal astunak eta esnean metalak detektatzeko. Bere xedea da fotonika gainerako sektore industrialetara eramatea, produkzio eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortze aldera.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=YJO_0e0K99o[/embed]

GIZARTE-BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZAKO proiekturik onenaren saria: Kuvu Homesharing

Euskadin, 65 urtetik gorako 112.000 pertsona bakarrik bizi dira. Bestalde, gazteek bere soldataren % 40 inguru gastatu behar dute ostatua ordaintzeko. Bi errealitate horiek uztartzetik sortu da Kuvu. Gizarte-enpresa honek ostatua partekatzeko belaunaldi arteko plataforma bat garatu du; horri esker, nahi gabeko bakardade-egoera batean bizi diren eta espazioa duten adinekoek aukera daukate, segurtasun-bermeekin, pertsona gazteagoekin bizitzeko.  Egun, Euskadin, Madrilen eta Bartzelonan daude.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=z5pxgW7hCsg[/embed]

 

Bizkaia Sortzailea proiekturik onena: Versa Home

Versa Homek 70 urte baino gehiago daramatza etxea apaintzeko produktuak diseinatzen eta banatzen. Bere azkenengo ekintza estrategikoak lotuta daude nazioartekotzearekin eta digitalizazioarekin. Marketplace eta plataforma digitalen bitartez, lortu dute bere produktuak Europako 10 herrialdeetara heltzea. Nazioarteko hazkunde horri esker, bere fakturazioa hazi da eta enpresaren antolakuntza- eta logistika-eraldaketa egin da.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=80iayk6O454[/embed]

 

Nazioartekotze arloko proiekturik onena: Fanox Electronic

Fanox konpainia espezializatuta dago tentsio baxurako eta ertainerako kontrol eta babes-ekipamenduen diseinuan eta fabrikazioan. Produktu-sorta handia dutenez, sorkuntza elektrikoaren partean ez ezik, banaketaren eta kontsumoaren partean ere hartzen dute parte. Bere ekipamenduak lortzeko, inbertsio handia egin dute 4.0 industrian. Horri esker, sektore elektrikoko fabrikatzailerik indartsuenetarikoa bihurtu dira eta, gainera, nazioarteko hazkunde handia lortu dute azkenengo urteotan. Egun, Fanoxek autoelikatutako erreleak instalatzen ditu 90 herrialde baino gehiagotan.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=IkEkwIQeyUA[/embed]

 

Berrikuntzako proiekturik onena: Airlan

Airlan enpresak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du aire-girotzeko ekipamenduen diseinuan eta fabrikazioan. Aire girotuko ekipamenduen hornitzaileak izatetik, bazkide teknologikoa izatera pasa dira. Etengabe mantendu du I+G+bn inbertitzeko eta Gauzen Interneta, blockchain edo adimen artifiziala bezalako teknologiak aplikatzeko politika; horri esker, aukera izan du bere katalogoan gehitzeko aire-girotze adimenduneko ekipamenduen belaunaldi berria, baita energia-eraginkortasuneko zerbitzu bideragarri, seguru eta gardenagoak ere. Horrekin guztiarekin, Airlan hobeto posizionatu da merkatuan.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=AIvO4nqFIng[/embed]

 

Start upen ibilbiderik onena: Tech Friendly

Ingeniaritza hau espezializatuta dago hiri-berrikuntza jasangarrian eta hiri adimendunetan. Besteak beste, eremu hauetan lan egiten dute: energia-eraginkortasuna; eraikinen automatizazioa eta mugikortasunaren kontrola eta kudeaketa. Erabiltzen dituzte Gauzen Interneteko teknologiak, iragarpen-ereduak edo ikusmen artifizialeko sistemak, askotariko datuak hartzeko edozein iturritik eta horiek bezeroentzako adimen eta ezagutza bihurtzeko. 2021ean, bere tamaina bikoiztu zuten eta 2022rako aurreikuspena da, berriro ere, hazkunde handia izatea.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=GobtZb6z4vk[/embed]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/06/2022

noticia

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 220704

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

30/06/2022

noticia

Health 2.0 Basque-k ireki du startup eta erakundeentzako deialdia 2022ko Osasun Digitaleko Nazioarteko Kongresuan

Health 2.0 Basque deialdia uztailaren 15era arte zabalik dago eta proposamenak info@health20basque.com helbidera bidali behar dira.

29/06/2022

noticia

Aglaya Events, “zure bezeroak zure unibertso propioan murgiltzeko” ekitaldi-murgiltzaileak

Aglayaren espazio birtualek interakzioa eta networkinga sustatzen dituzte hainbat tresna eta pertsonalizazio-aukerarekin.

28/06/2022

noticia

BapoBap, gaixotasun kutsakorrak dituzten pazienteak isolatzeko aukera ematen duen isolamendu-burbuila eramangarria

Proiektuak BIC Gipuzkoa eta Elkargiren babesa izan du hasieratik.