ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/01/23

noticia

Oarsoaldea bultzatzeko digitalizazio, itsas bioteknologia, robotika eta akuikultura proiektuak

Eusko Jaurlaritzak eskualdea suspertzeko abian jarriko diren zenbait proiektu traktore aurkeztu ditu Pasaian. HUB Oarsoaldea Urdina izeneko ekimenaren helburua da esparru teknologiko lehiakor bat sortzea – instituzionala eta enpresariala –, ekonomia urdinaren erronkak eta aukerak identifikatzeko, eta jarduera ekonomikoa eta garapen soziala bultzatzeko, itsasoen eta haien baliabideen ustiapen iraunkorrenean aurrera egingo duten proiektuen bidez. Estrategia horren esparruan garatutako ekimenek bi milioi eurotik gorako zuzkidura dute.

Pasaiako Portuko Agintaritzaren eraikinean egindako jardunaldian, itsasertzaren garapenarekin lotutako estamentu guztien eta ekonomia urdinarekin lotutako industria-sektoreetako agenteen ordezkaritza handia bildu da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta AZTIko zuzendari kudeatzaile Rogelio Pozo.

HUB Oarsoaldea Urdina ekimena Eusko Jaurlaritzak lurraldeko eremu behardunei arreta berezia eskaintzeko identifikatu duen LJE (Lehentasunezko Jarduera Eremuak) estrategiaren barruan kokatzen da, eskualdeetako eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin lankidetzan. Oarsoaldekoak, Gipuzkoan, estrategia horren parte da, eta plan orokor bat du, Berpiztu programaren barruan, zonako ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen sozialean sakontzeko, eta 20 milioi eurotik gorako zuzkidura duena.

LJEen helburua eskualdean trakzio-proiektuak bilatzea da, inplikatutako alderdi eta eragile guztien artean adostasunez hautatuak, eta eskualdeen garapen iraunkorrean eta finantzaketan eragin handia izango dutenak.

Horrela, Oarsoaldean itsasoari lotutako ekonomia sustatu nahi da eskualdeko ekonomiaren elementu bereizgarri gisa; izan ere, itsasoa, Pasaiako badia eta tradizionalki horri lotuta egon diren sektore guztiak erabili nahi dira jarduera tradizionala berritzeko, eta beste lurralde batzuekiko dituen baliabide eta aukera paregabeak aprobetxatzeko. Enpresa parkea sortu nahi da (teknologiko industriala), inguruko enpresen inguruan egingo dena, baina Euskadiko beste enpresa batzuk ere kontuan hartuta; era horretan, “Blue Economy” delakoaren barne garatzen diren aukeren aurrean, sortzen den ekimenaren eta espazioaren bidez, beren jarduera hedatzeko eta dibertsifikatzeko aukera ikusiko dute. Horrez gain, ekonomiaren sektore horretan sortzen diren erronkei aurre egiteko berrikuntza disruptiboak dituzten startupak ere erakarri nahi dira.

Ekimenaren helburua da ekonomia urdinari lotutako industriako sektore desberdinetako eragilerik garrantzitsuenak batzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko, hala nola itsasoko sektorearen digitalizazioari eta trantsizio ekologikoari. Enpresek produktu berritzaileen eta balio handiko produktuen zorroa dibertsifikatzeko, garatzeko eta hobetzeko aukera izango dute. Hortaz, lankidetzako zeharkako proiektuak definitzea ezinbestekoa izango da ekimenak arrakasta izan dezan. Proiektuak balio handiko produktu eta zerbitzu berriak sortzera bideratuko dira, baina, aldi berean, talentua erakartzeko eta lotutako prestakuntza zentroetan eta unibertsitateetan prestakuntza-planak garatzeko balioko du; izan ere, horri esker, prestakuntza enpresaren behar errealekin lerrokatuko da.

 

AURKEZTUTAKO PROIEKTUAK

Pasaiako Portu Agintaritzaren eraikinean egindako bileran, itsasertzaren garapenarekin lotutako estamentu guztiak eta ekonomia urdinari lotutako industria-sektore desberdinetako eragileak bildu dira, eta arlo horretako esperientzia desberdinak ezagutu dituzte, hala nola:

 

AZTI

AZTI Ekonomia Urdinaren estrategiaren esparruan hainbat jarduketa koordinatu ditu, eta hiru proiektu aurkeztu ditu:

- Pasaiako portuan eta inguruko kostaldean behatoki ozeanografiko aurreratu bat abian jartzea, portua Smart Bay bihur dadin, konektatuta dauden eta aplikazio desberdinetara egokitzeko moduko datu eta zerbitzuekin, eskala ozeanografikoko behaketa-polo ozeanografiko gisa.

- Oarsoaldean hartzidura bidezko itsas jatorriko osagaiak produzitzeko esperimentazio-gune pilotu bat diseinatzea eta instalatzea. Helburua da bioteknologia jarduera berriak abiaraztea, enplegua sustatzea, enpresa jarduera (startupak) eta I+G arloko proiektu berriak garatzea, bai eta produktu berriak merkaturatzea (gizakien edo animalien elikaduraren sektorea, kosmetika, ongarriak, nutrazeutikoak).

- Balio erantsi handiko itsasoko produktuak produzitzeko planta berri bat garatzea jatetxeen merkaturako eta elikagai-industriarako, osagai berriekin produktu berriak garatzeko. Azterketa-fasean.

 

BRANKA

Pasaian dagoen itsas robotikako zentroa, ontzi autonomoa garatzeko: Tripulatu Gabeko Gainazaleko Ibilgailuentzako (USV) itsas robotikako zentroa garatzeko ekintza-plana; halaber, negozio-plan bat diseinatu, USVentzako kontrol modularreko zentro bat martxan jarri eta USVekin egindako probarako roadmap teknologikoa definituko da.

 

LASA NAVAL

Portuak elektrifikatzeko eta deskarbonizatzeko zentro bat garatzeko ekintza plana; bertan, ontziak birmotorizatzeko eta elektrifikatzeko jarduera landuko da (kirol-ontziak, bidaiarientzako ez diren ontzi profesionalak, bidaiarientzako ontziak eta arrantza-ontzi profesionalak).

 

ITSAS BALFEGÓ

Hegalaburra gizentzeko itsas zabaleko akuikultura instalazio pilotua garatzea. Murgil daitekeen kaiolaren teknologia eta hegalaburra harrapatu eta gizentzeko baldintza operatiboak baliozkotzeko kontzeptu proba. Gehienez bost kaiola instalatzea aurreikusi da. Kaiola itsasoan eraiki eta instalatuko da, tokiko enpresek lagunduta (tokiko enplegua) eta Itsas Balfegoren patentea erabiliko da.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

30/01/2023

noticia

OKencasa proiektuak laguntza eta arreta eskaintzen die mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten pertsonei

Prestakuntza, antolaketa-tresnak eta laguntza psikosoziala ematen ditu Digizen Interactive garatutako aplikazio baten bidez.

27/01/2023

noticia

CreativiTIC: “Errealitate birtual eta areagotuaren esparruan trebatu nahi diren pertsonak aurkitu nahi ditugu”

Bizkaiko enpresak ‘MetAClass Studio’ produktua merkaturatu du errealitate areagotua hezkuntza eta prestakuntza zentroetara eramateko. Gainera, gaitasun digital garatzeko programa bat sortu du, ‘ACCELERA SKILLS’ izenekoa.

27/01/2023

noticia

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

26/01/2023

noticia

BBK Bootcamp jakintzagai berriekin indartuko da datorren urtarriletik aurrera

The Bridge erreferentziazko eskola da prestakuntza-mota hauetan eta bere bootcampak munduko onenen rankingean daude.