Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

26/01/23

noticia

BBK Bootcamp jakintzagai berriekin indartuko da datorren urtarriletik aurrera

BBK Bootcampen beste edizio bat otsailaren 13an hasiko da. Zehazki, lau espezialitate ikasi ahal izango dira: Full Stack Web Garapena, Data Science eta UX UI produktu digitalaren diseinua. Horretarako, BBK-k bat egin du The Bridgerekin; talentu digitalaren azeleratzaile horrek egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako bootcampak eskaintzen ditu eta arlo horretan esperientzia handia du

Lau ikastaroak hiriaren bihotzean dagoen BBK Kuna campusean emango dira, full time (16 aste) eta part time (26 aste) modalitateetan. Programan izena emateko, web-orria erabiliko da. BBK-k, gainera, finantzaketa-programa berritzaile bat eskainiko du, Bizkaian bizi diren eta langabezian edo azpienpleguan dauden ikasleen matrikularen % 100eraino har dezakeena.

Lankidetza horren helburua da euskal hirian gaitasun digitalen inguruko prestakuntza sustatzea, mundu teknologikoarekin lotutako profil profesionalen eskaria etengabe ari baita hazten. Teknologia Elektronikoen Industrien Elkartearen (Gaia) arabera, gaur egun 20.000 profesional digital baino gehiago daude, eta datozen urteetan premia hori bikoiztu egingo dela uste da. Era berean, uste du oso garrantzitsua dela horrelako profiletan espezializatutako hezkuntza-zentroak sortzea, langile-faltak ez dezan euskal hirien hazkunde ekonomikoa geldiarazi.

The Bridge erreferentziazko eskola da prestakuntza-mota hauetan eta bere bootcampak munduko onenen rankingean daude. Hezkuntza-eredu hau Estatu Batuetatik inportatu da eta bertan ikasleek ikasgaia era praktikoan eta talde-lanean ikasten dute. Hezkuntzametodologia berritzaile, arin eta % 100 enplegagarritasunera bideratutakoen alde egiten da.

 

Konpetentzia digitalak sendotuz Bilbon

Lankidetza hori aliantza estrategikoa da The Bridge eta BBKren artean; BBK Bizkaiko ongizatean eta garapen ekonomikoan oso zentratuta dagoen erakundea da, eta BBK Kuna sortzearen bidez prestakuntza digitalaren aldeko apustua egin zuen iaz, enpresa publiko eta pribatuen egunerokoan digitalizazioak duen garrantziaz jabetuta.

BBK-ko Hezkuntza, Talentu eta Ekintzailetzako arduraduna den Oihane Aldayturriagaren ustez, “ezinbestekoa da hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako 4. Helburuak ezartzen duen legez. Gainera, hezkuntzasistema berritzailea izan behar du, lurralde bakoitzeko enpresa-eremuaren benetako premia edo beharrizanekin bat datorrena eta premia horietara azkar egokitzen dena. Horretarako, The Bridge bezalako aliatu aparta dugu, esperientzia handikoa arlo honetan".

Iker Arcek, The Bridgeko CEOak, dioenez, "The Bridgerentzat ohorea da erreferentziazko erakunde baten, BBKren, eskutik lan egitea, prestakuntza digitalaren aldeko apustu sendoa egin baitu. Bi erakundeok uste genuen Bilbok sortzen duen interesaren eta hiri gisa duen garrantziaren araberako prestakuntza-eskaintza digitala izan behar zuela. Gure ustez, jakintzagai digitaletan ez dago prestakuntza-eskaintzarik, eta gure lau bootcampen programarekin indartu egingo dugu eskaintza hori".

BBKri buruz

BBK Kutxabanken % 57aren akziodun den banku-fundazioa da, eta Kutxabankek ere Bizkaiko ekonomiaren sustapenean laguntzen du inguruko enpresetan egiten dituen inbertsioen bidez. Bi sarrera-iturri horien etekinaz, Espainian biztanleko lehenengoa eta tamainari dagokionez bigarrena den Gizarte Ekintza gauzatzen du. Gizarte Ekintza honek balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen du, eta bizkaitar guztiak dira horren onuradunak.

The Bridgeri buruz

The Bridge talentu digitalaren lehen azeleratzailea da. Arrakala digitala murriztea du helburu, enpresei enplegua eta balioa sortzen eta bere graduatuei karrera profesionalak hasten eta bizkortzen lagunduz. Dagoeneko 1.000 ikasletik gora igaro dira bere ikasgeletatik, eta % 92k 6 hilabete baino lehen aurkitu dute lana. 2019ko azaroan hasi zuen bere jarduera, eta formatu intentsiboko programak eta % 100 praktikoak eskaintzen ditu arlo hauetan: zibersegurtasuna, datuen zientzia, softwaregarapena, UX/UI produktu digitalaren diseinua, marketin digitala eta Cloud&DevOps. Madrilen, Valentzian eta Sevillan ditu egoitzak, eta laster Bilbon izango du.

BBK BOOTCAMPS

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak