Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/03/23

noticia

BIC Gipuzkoak 48 ekintzailetza-proiektu eta 30 startup sustatu zituen pasa den urtean

2022ko jardueraren balantzea aurkeztu du BIC Gipuzkoa Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, eta ekintzailetzak lurraldean duen dinamismo gorakorraren adierazle dira datuok.

Pasa den urtean, guztira, 365 proiektu aztertu ziren, hau da, aurreko urtean baino % 12 gehiago. Horietatik 32 Ekintzaile-Txekintek enpresa-proiektu berriak laguntzeko programakoak ziren eta beste 16 enpresetan barne-ekintzailetza laguntzeko Barnetekin-Ekintzaile programakoak. Bi programa horietan emandako laguntzen zenbatekoa, guztira, 1.677.000 euro izan zen. Gainera, 2022 urtean, BIC Gipuzkoak 30 enpresa berri sortzen lagundu zuen.

Proiektu berri gehienak honako sektore hauetakoak ziren: Industria eta Industria 4.0 (% 33), Informazioaren Teknologiak (% 29) eta Biozientziak/Osasuna (% 21). Kirolaren sektorea (% 17) sendotu egin da eta lurraldean enpresa-ekimen berriak garatzeko alor bihurtu da.

Ekintzaile-Txekintek programak 1.030.000 euro bideratu zituen 32 proiektu laguntzeko, eta Barnetekin-Ekintzaile programako 16 ekimenek, guztira, 647.000 euro jaso zituzten. Bi programa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza-SPRIk diruz lagundu ditu. 48 enpresa-ekimen berri horien artean, hiru ikerketa-zentroetakoak dira (Ceit, CIC biomagune eta CIC biogune), eta bi Euskal Herriko Unibertsitatekoak (EHU-UPV).

Era berean, Gipuzkoako Business Innovation Center-ek 30 startup berri sortzea sustatu zuen pasa den urtean; datozen hiru urteotan 55 milioi euroko inbertsio-bolumena aurreikusi da, eta 500 lanpostu berri sortzea. Enpresa berri horien jarduera-sektoreak hauek dira: Informazioaren Teknologiak (% 30), Industria eta Industria 4.0 (% 30), Biozientziak/Osasuna (% 27) eta Kirola (% 13).

Leyre Madariaga BIC Gipuzkoako presidentearen ustez, “zifrek azken urteotako bilakaera positiboa eta etengabekoa adierazteaz gain, garrantzitsua da azpimarratzea sustatutako proiektu askoren gaitasuna eta ahalmena, nazio mailako eta nazioarteko erreferentzia adierazgarri bilakatzen ari baitira”.

Ildo horretatik, Madariagak “arrisku-kapital espezializatua erakartzeko ahalmena” nabarmendu du. Horrek, “Venture Capital eragiketekin batera, enpresa berriak merkaturatzea azkartzen lagunduko dute”. BIC Gipuzkoaren jardueraren testuinguruan, pasa den urtean 43,5 milioi euro lortu ziren, 27 milioi finantziazio pribatukoak eta 16,5 milioi funts publikoko programetakoak, startupak garatzea sustatzeko.

BIC Gipuzkoak estuki egiten du lan ekosistema ekintzaileko eragileekin eta, 2022an egindako ekintzen artean, nabarmentzekoak dira ekintzaileentzako ekimenak eta prestakuntza-programak antolatzea, habian dauden proiektuen arteko networking jarduerak, eta enpresa traktore eta korporazio handiekin lan egitea berrikuntza irekia eta negozio-aukera berriak sortzea sustatzeko.

Tandem eraikinean, BIC Gipuzkoak Donostian duen egoitza nagusian, gaur egun 300 pertsona baino gehiago ari dira lanean zentroak bultzatutako enpresa eta proiektuetan.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.