ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/09/23

noticia

‘Lamarencalma’, kirol nautikoaren web ataria

Lamarencalmaren ibilbidea 2011an hasi zen, nabigazioa maite dutenei produktuak eta zerbitzuak ahalik eta preziorik onenean emateko helburuarekin. Harrezkero, produktu eta zerbitzu nautikoetan espezializatutako enpresa bizkaitarra, erreferente bihurtu da kirol-diziplina horretan.

 

Gure eskarmentuak arlo honetan aukera ematen digu produktu katalogo bat prezio ezin hobeetan eskaintzeko, eta, aldi berean, gure bezeroei esperientziarik eta arretarik onena ematen saiatzen gara”, azaltzen dute bere arduradunek.

Bere online dendak arropa eta jantzi nautikoen eskaintza zabala eskaintzen du, txikientzat zein helduentzat, baita akontzajerako eta amarratzeko eta ainguratzeko gailuak, oinetakoak eta arropa teknikoa, eta itsasontzietarako osagarriak eta dekorazioa ere. Plataformaren bidez, itsasontzi bat alokatu edo eros daiteke Aurkitu zure itsasontzia atalean. “Itsasontziak salerosteko, ontziak trukatzeko edo amarralekuak alokatzeko aukera ere barne hartzen du”, azpimarratzen dute.

Enpresa honek eskaintzen duen beste aukera interesgarri bat nabigatzen ikastea da: Horretarako, prestakuntza eskaintza zabala eta askotarikoa du. Ikastaroek indarrean dauden itsas titulazio, ikastaro tekniko eta itsasoko praktika guztietako akreditazioak barne hatzen dute, dena eskola homologatu batek bermatuta. Eskola horretan, ikasteaz gain, bezero bakoitzak “ondo pasatzeko aukera izango du itsasoan ontzi bat praktikatuz”.

Aukera horiekin batera, 'Lamarencalma.com' webguneak nabigazio klub batera sartzeko aukera ematen du. Klub horrek urte osoan zehar “zentzuzko prezioetan eta bazkide talde txiki batekin partekatutako itsasontziekin nabigatzea errazten du”, adierazten dute enpresako arduradunek. Horretaz gain, klub honen bitartez, bazkideek irteerak antolatzen dituzte hurbilen dagoen kostaldean paseoak emateko, baita goi mailako estropadetan parte hartzeko, eta baita Kantauri itsasoan nabigatzen asteburu batez gozatzeko ere. “Gure Nabigazio Kluba nabigazioaz gozatzeko modurik burutsu eta merkeena da”.

 

Begiratu LaMarEnCalma.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

01/12/2023

entrevista

‘Loreta Piruleta’: sormena garatzeko, autoestimua indartzeko eta emozioak kudeatzen laguntzeko Lorena Alonsok duen zeregina

Loreta Piruletaren bidez haurrei, familiei eta emakumeen kolektiboei laguntzen diet zoriontasun, ongizate eta osasun mental handiagoa aurkitzen… teknika artistikoen bidez.

01/12/2023

noticia

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

29/11/2023

entrevista

Isauki: ““BIC-en lan begin duen jende gehiagorekin hitz eginez, startupei laguntzen dien lekua dela konturatu ginen”

helburu etorkizunerako: "Plant-based seafood sektoreko marka liderra sortzea, estatu-mailan, eta ahal balitz, nazioartean."

27/11/2023

noticia

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute datorren abenduaren 4an: “Futbolaren berrikuntza: Etorkizunera begira”

Berrikuntzen gainean eztabaidatzeko LaLigak, futbol-klubek eta sektoreko entitate eta enpresa berritzaileek hartuko dute parte