Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

24/10/23

noticia

Comadera, egur sektoreko profesionalen neurrira egindako online denda

Egurraren sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duelarik eta  milaka produktu salduta, Comadera sektoreko profesionalei soilik eskainitako Espainiako lehen online plataforma da. Enpresa honek arotzei, dekoratzaileei eta eraikitzaileei zuzendutako produktu-sorta zabala eskaintzen du denda-biltegi birtual bat garatu du.

Zuzeneko salmentako ehunka produktu ditugu, bezeroak behar duena klik bakarrean eros dezan”, azpimarratzen dute bere arduradunek enpresako webgunean.

 

Biltegi birtualak hainbat erreferentzia ditu barneko lurzoruetarako eta kanpoko estalduretarako. Online katalogoa egurrezko burdineria eta ate lakatuekin osatzen da. Horrekin batera, plataformak egurrezko oholak, eskailerak, leihoak eta errodapie bereziak ere eskaintzen dizkie sektoreko profesionalei.

 

Markaren balio bereizgarrietako bat online komunitatean datza. Bertan, bezeroek alta eman dezakete eta eskaintzen dituen onurez goza dezakete, hala nola deskontuak, aholkularitza teknikoa eta webgunean eskuragarri dauden produktuen aurrekontuak. Zerbitzu honek katalogoaren berritasunei buruzko jakinarazpenak jasotzeko aukera ere ematen du, baita profesionalak aukeratzen duen lekuan produktua entregatzeko aukera ere ematen du. “Gure dendan eta biltegian profesionalak produktu ugari aurki ditzake, baita modatik inoiz pasatzen ez diren priduktu klasikoak ere”.

 

Comaderak mundu osoko egur produktuetako banatzaileekin lan egiten du, eta, horri esker, bezeroei produktu eta marka sorta zabala eskaintzen zaie prezio ekonomikoetan. Abantaila horrekin batera, sektoreko profesionalen komunitateari zuzendutako fidelizazio-programa bat gehitzen du. “Comaderaren helburua da erreferentziazko hornitzaile bihurtzea profesionalentzat, bai ohiko erosketetan, bai aurkitzen zailenak diren produktuetan. Gure fidelizazio-programak deskontuak, doako bidalketa-gastuak eta prezio profesionala eskaintzen dizkie”, diote enpresatik.

 

comadera.com

[video width="1280" height="720" mp4="https://www.spri.eus/archivos/2023/10/mp4/spri-emprendimiento-comadera-23010.mp4"][/video]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

11/09/2024

entrevista

Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da

Elkarrizketa honetan, Jorgek enpresaren mugarririk garrantzitsuenez, aurrez aurre dauden erronkez eta bere hedapena gidatu duten estrategiez hitz egin digu.

10/09/2024

noticia

Teknologia txirrindularien zerbitzura jartzen du Zuma Innovationek

Enpresak bizikletentzako soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, robotikan eta ingeniaritza mekanikoan duen esperientzia zabala konbinatuz

09/09/2024

noticia

Veltis Rating-ek adimen artifiziala aplikatzen du higiezinen eta klimaren arriskua kontrolatzeko

Bere 'Terminal Veltis' tresna digitalak kalitatezko informazioa ematen du aktiboei, zorroei eta lurraldeei eragiten dieten arriskuei eta higiezinen ratingari buruz, eta aktiboak identifikatzen ditu haien eraginaren eta ingurumen-arriskuekiko esposizioaren arabera

05/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.