Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

03/11/23

noticia

“Ekosistema- Artikulazioa”: Bilbao Bizkaia Design Week 2023

Ekosistemak diseinatzen eta antolatzen dira, edo, besterik gabe, bizitza pizten utzi behar da? Non dago oreka sortzen ari denari edo planifikatutakoari erantzutearen artean? Zer eginkizun dute erabiltzaileek eta nola inplikatu ditzakegu?... Erantzunak hemen: Bilbao Bizkaia Design Week -BBDW23- , azaroaren 16tik 26ra.

2022-23 biurtekoan, BBDW Bilbao-Bizkaiko diseinuaren EKO-SISTEMA entzuten eta artikulatzen ari da. 2022ko edizioak EKOan izan zuen ardatza, eragileen ahotsen erresonantzian eta beren jardunbideetan.

BBDW23k SISTEMAren ideian jarri du fokua, eta diseinu estrategikoko zein ekosistema-artikulazioko ariketa bat proposatu du, patroiak bilatzekoa, egokitze-ekintzakoa, konexioena, sormen-tentsioena eta - harremanena.

50 jarduera baino gehiago programatu dira hamar sektore sortzaile hauetan: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, barne-diseinua, moda, publizitatea eta bideojokoak.

BBDW Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta helburua diseinua eta sormen industriak bultzatzea da, lurraldearen garapen ekonomikorako eta lurraldea nazioartean sustatzeko funtsezko sektoreak baitira.

info+: bilbaobizkaiadesignweek.eus

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

05/09/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

03/09/2024

noticia

Ekintzailetza, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala: U.Lab 2024

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu.

03/09/2024

noticia

Fitnessa irauliko duen kirol sare soziala: Naiz Band

“Naiz Band kirol aplikazio bat baino gehiago da; komunitate bat da”

31/08/2024

noticia

Panarama: “Ikus-entzunezkoa euskal enpresen marketin eta komunikazio estrategiak birdefinitzen ari da”

Ekoiztetxe bilbotarra erreferente nagusietako bat da Euskadin, erakunde eta markentzako bideo korporatibo eta publizitarioen sorkuntzan