“Ekosistema- Artikulazioa”: Bilbao Bizkaia Design Week 2023
Ekosistemak diseinatzen eta antolatzen dira, edo, besterik gabe, bizitza pizten utzi behar da? Non dago oreka sortzen ari denari edo planifikatutakoari erantzutearen artean? Zer eginkizun dute erabiltzaileek eta nola inplikatu ditzakegu?... Erantzunak hemen: Bilbao Bizkaia Design Week -BBDW23- , azaroaren 16tik 26ra.
2022-23 biurtekoan, BBDW Bilbao-Bizkaiko diseinuaren EKO-SISTEMA entzuten eta artikulatzen ari da. 2022ko edizioak EKOan izan zuen ardatza, eragileen ahotsen erresonantzian eta beren jardunbideetan.
BBDW23k SISTEMAren ideian jarri du fokua, eta diseinu estrategikoko zein ekosistema-artikulazioko ariketa bat proposatu du, patroiak bilatzekoa, egokitze-ekintzakoa, konexioena, sormen-tentsioena eta - harremanena.
50 jarduera baino gehiago programatu dira hamar sektore sortzaile hauetan: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, barne-diseinua, moda, publizitatea eta bideojokoak.
BBDW Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta helburua diseinua eta sormen industriak bultzatzea da, lurraldearen garapen ekonomikorako eta lurraldea nazioartean sustatzeko funtsezko sektoreak baitira.
info+: bilbaobizkaiadesignweek.eus
Contenidos relacionados
11/09/2024
entrevista
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Elkarrizketa honetan, Jorgek enpresaren mugarririk garrantzitsuenez, aurrez aurre dauden erronkez eta bere hedapena gidatu duten estrategiez hitz egin digu.
10/09/2024
noticia
Teknologia txirrindularien zerbitzura jartzen du Zuma Innovationek
Enpresak bizikletentzako soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, robotikan eta ingeniaritza mekanikoan duen esperientzia zabala konbinatuz
09/09/2024
noticia
Veltis Rating-ek adimen artifiziala aplikatzen du higiezinen eta klimaren arriskua kontrolatzeko
Bere 'Terminal Veltis' tresna digitalak kalitatezko informazioa ematen du aktiboei, zorroei eta lurraldeei eragiten dieten arriskuei eta higiezinen ratingari buruz, eta aktiboak identifikatzen ditu haien eraginaren eta ingurumen-arriskuekiko esposizioaren arabera
05/09/2024
noticia
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.