Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

13/11/23

noticia

BIND 4.0k nazioarteko teknologia, talentu eta startup onenak bildu ditu Basque Open Industryn

  • Berrikuntza irekiko plataformak hiru kasu arrakastatsu aurkeztu ditu, baita 8. edizioko 65 startup finalisten soluzioak eta BIND 4.0n parte hartu duten 16 scaleup soluzio ere.

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak irtenbide teknologiko berriak eta industria eraginkorrago eta jasangarriago baterako kasu arrakastatsuak aurkeztu ditu Basque Open Industry biltzarrean.

Industriaren sektorean energia- eta ingurumen-trantsizioak, trantsizio teknologiko-digitalak eta trantsizio demografiko-sozialak bultzatzea helburu duten hainbat ekimenen topagunea izan da Basque Open Industry. Horien artean dago BIND 4.0, 4.0 Industriaren berrikuntza irekiko plataforma, SPRI Taldearen bidez sortua eta nazioartean erreferentzia bihurtu dena.

Plataforma horren helburua berrikuntza bizkortzea da, mundu osoko startup disruptiboen eta 100 enpresa handi baina gehiagoren arteko proiektuen bidez. Haien artean daude, besteak beste, Mercedes-Benz, ITP Aero, Talgo, CIE Automotive, Ampo, Natra, Eroski eta Faes Farma, baita sektoreko erreferentziazko ETEak eta sozietate publikoak ere. Lankidetza-eredu publiko pribatu aktiboa 2016 ezkero, eta bere 3 programekin 200 startup baino gehiago bizkortu eta 310 proiektu baino gehiago garatu dituena.

Prozesuak, baliabideak, makinak eta energia optimizatzea

Ekitaldiaren lehen egunean, BIND 4.0k enpresa partnerrek eta startupek zortzi edizioetan egindako lanaren lagin bat aurkeztu du. Programak sektorean duen berrikuntza-ahalmena erakusten duten 3 kasu arrakastatsu azaldu dira guztira. Hauek dira kasuak:

  • Prozesuen efizientzia: Mercedes-Benzekin (2023) batera, ii40 Services startupak barne-prozesuak monitorizatzeko proiektua aurkeztu du. Horri esker, akatsak ezabatzea eta ekipoen mantentze-lanak hobetzea lortu da, IoT-en bidez.
  • Energia eta baliabideak optimizatzea: Madit Metal startupak, Vidralarekin batera (2023), berrikuntza proiektu ireki batekin lan egin du, beiraren industriako energiaren eta baliabideen optimizazioan, manufaktura gehigarriaren bidez.
  • Makinen iraunkortasuna optimizatzea: Inalia startupak, GHCranesekin (2021) batera, Big Data eta Machine Learningeko analisi-soluzioa aurkeztu dute. Osagaien higaduraren datuak analizatzeko eta, horrela, makinen iraunkortasuna eta jarduna optimizatzeko garatu zuten soluzio hori.

Teknologia iraultzaileak nazioartean

Aurkezpen horiei 80 soluzio berritzaile biltzen dituen erakusketa bat ere gehitu zaie, eta horietatik 65 BIND 4.0ren 8. edizioan parte hartzeko hautagai diren startupenak dira. Soluzio horiek adimen artifiziala, teknologia murgiltzaileak eta IoT erabiltzen dituzte, besteak beste. “Gure helburua da euskal ekosistema industriala hobeto ulertzea eta berrikuntza ekonomikoa biltzen den lekuan egotea”, azaldu du Elisabeth Monteiller-ek Parisko Visionairy startupetik. Startup horrek ikuspen artifizialeko software bat garatu du produkzio-prozesuak ikuskatzeko.

BIND 4.0ren erakusketan dagoen beste bat Hywaves startup britainiarra da, eguzki-energia hidrogeno bihurtzeko instalazioak produzitzen dituena. Instalazio horiek elektrizitate-galerak murrizteko eta kostua ezabatzeko gai dira. Niall Haughian haren CFOren arabera, “eskualdea izango da hidrogeno berdearen sektore berriaren motorra Europan, eta Euskal Herriak mundu-mailako manufaktura-industria du. Euskal enpresekin elkarlanean aritu nahi dugu gure instalazioak eraikitzeko eta tokian tokiko hidrogeno berdea produzitzearen onura frogatzeko”.

Ekitaldian parte hartu duten beste enpresa batzuek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela euskal enpresekiko networkinga. Rhodri Davies-ek Vision Intelligence startup britainiarretik adierazi duenez, “produktibitatea, langileen ongizatea eta ingurumena hobetzeko teknologia aplikatzen duten startup eta enpresak ezagutu ditugu”. Startup horrek adimen artifiziala garatzen du produkzio-kateetan produktibitatea areagotzeko. Brasilen mantentze-lanetarako hari gabeko sentsore adimendunen produkzioan liderra den Hedro startupak, berriz, adierazi du ekitaldiak aukera ematen duela Europako merkatuan sartzeko. “Basque Open Industryk eta BIND 4.0 programak aukera bikaina eskaintzen dute tokiko enpresak ezagutzeko eta haien erronkei soluzioa emateko gure teknologia informatikoaren bidez”, esan du Cássio Barbosa haren sortzaileak

Erakusketako 16 soluzio BIND 4.0ren aurreko edizioetan parte hartu duten scaleup disruptiboenak dira. Horien artean oso startup berritzaileak daude, hala nola Data Value Management bezalako, 4. edizioko parte-hartzailea, Big Data erabiltzen duena datuak analizatzeko eta enpresaren prozesuetarako horietatik balioa ateratzeko. Teknologia disruptiboaren beste adibide bat Vidext startupa da, Adimen Artifizialeko tresnak garatzen dituena, erabiltzaile eta bezeroentzako ikus-entzunezko eduki erakargarria hainbat hizkuntzatan sortzeko. Eta Logicmeltek Adimen Artifizialeko Edge Konputazioko zerbitzu aurreratuak aurkeztu ditu. Zehazki, produktua diseinatzeko, produkzio-prozesuak digitalizatzeko eta akatsak begiz detektatzeko zerbitzuak dira.

Azelerazio-programatik igarotzea erabakigarria izan da scaleup hauentzat: “BIND 4.0k aukera ematen du sektorean liderrak diren konpainiekin lankidetzan aritzeko eta zure teknologia ingurune erreal batean probatzeko”, Iago Seijo Logicmelten sortzailekidearen esanetan.

Basque Open Industryn parte hartu duten BIND 4.0ko scaleupak

AncoraLogicmelt
AotechMadit
Data Value ManagementNuavis
DonomoticsOsane Consulting
GrabitRely - Siali 
Hodeia Digital RKL Integral
ii40ServicesTaniwa
InaliaVidext

Gainera, BIND 4.0k berrikuntza ireki bereziari buruzko ponentzia batekin ere parte hartu du; hain zuzen, izenburu hau duen ponentziarekin: “Berrikuntza irekia edo nola eman buelta zure erakundeari gero eta konplexuagoa eta zalantzazkoagoa den mundu batean lehiatzeko”. Bertan, Ignacio Azpiazu Hub Advisory-ko Managing Partnerrek gakoak jakitera eman ditu azken belaunaldiko industrian liderrak diren enpresetan berrikuntza-proiektuak sortzeko startupak sartzeak merkatuan duen lehiakortasuna eta posizionamendua handitzeko gai izateko. Bestalde, BIND 4.0k bere SME Connection ekimenari eskainitako mahai-inguru bat aurkeztu du. Startupekin lankidetzan euskal ETE industrialetan berrikuntza bultzatzera zuzenduta dago ekimen hori. Bertan, Rubén Fernández FHIMASAko Negozio Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendariak, José Lens Daisaluz-eko I+G+b-ko zuzendariak eta Borja Garate Metrología Sarikilas-eko zuzendari nagusiak beren esperientziak eta gomendioak partekatu dituzte startupak prozesuetako berrikuntzan sartzeko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak