Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/11/23

noticia

CERN-Suiza: Design The Future lantegiaren beste edizio bat

Design The Future (Terraforming) lantegiari esker, INIZIA Araba Campus  - UPV/EHUko hamabi ikaslek aukera paregabea dute Genevan (Suitza) Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) erronketan parte hartzen duten ikertaldeen eguneroko lanarekin bat egiteko. Hautatutako pertsonak Arabako Campusean matrikulatuta daude edo, Gasteizen helbideratuta egonda, UPV/EHUren beste campus batzuetan daude matrikulatuta.

Hautatutako ikasleek, seina emakumezko eta gizonezko,  astebete igaroko dute CERNen, unibertsitate kolektiboaren eta ikerketa zentro horretako komunitate zientifikoaren artean sinergiak ezartzeko. Egonaldian, ikasleentzako prestakuntza jarduerak sustatuko dira, planetaren jasangarritasunean gaur egun eta etorkizunean eragin positiboa izango duten ideiak eta proiektuak sortzeko beharrezko tresnak emango dituztenak.

Ikasleak agurtzeko ekitaldian parte hartu dute Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak. Haiekin batera izan dira Amaia Echeverría, Espainiako Zientzia Industriaren Elkartekoa (INEUSTAR), David Montero de la Torre, BIC Arabako zuzendaria, Mireia Martínez, Ekintzailetza Teknikaria BIC Araban, eta Amaia Calleja, UPV/EHUko Arabako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria.

Arabako Campuseko errektoreordeak aipatu duenez, “esperientziazko ikaskuntzako programa berritzaile honek aukera paregabea eskaintzen du mundu mailako erreferentziazko ikerguneetako bat ezagutzeko eta ikertzaileen eskutik ikasteko”.

Manoli Igartuak gaineratu duenez, “nazioartekotzeko esperientzia intentsiboa bizitzeaz gain, hainbat gaitasun garatuko dituzte parte hartzaileek, hala nola pentsamendu kritikoa, sormena, arazoen konponketa, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gaitasuna; lanbide esparru guztietan balioetsitako trebetasunak, XXI. mendeko erronka globalei aurre egiteko funtsezkotzat jo direnak”.

 

Zibilizazio jasangarria

Lantegiaren beste alderdietako bat da ekintzailetzako ideia eta proiektu berritzaileak lantzea, irtenbide teknologiko jasangarriak eta ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutakoak emango dituztenak. Horretarako, teknologiak etorkizuneko agertoki batera estrapolatuko dira, Terra izeneko beste planeta batean zibilizazio jasangarri bat ezartzeko, eta, ondoren, atzera egin eta gure planetan ditugun erronkei aurre egiteko ikaskuntzak eta irtenbide posibleak aplikatzeko.

CERNen programak dioen bezala: “Gizateriak, etorkizunean, gure pentsamendu arketipo tradizionalak ordezkatu eta ikuspegi ez-lineal eta sistemikoak hartu behar ditu. Horrela, ez beste edonola, diseinatu ahal izango ditugu gure planetak hurrengo hamarkadetan izango dituen erronka izugarriei ahalik eta gehien aurrea hartuko dieten agertokiak”.

Jarduera hori INIZIA Araba Campus programaren barruan dago. Programa hori, bada, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Gunearekin (BIC Araba) lankidetzan egiten da, eta ekintzaileak sustatzea, aholkatzea eta laguntzea du helburu, baita unibertsitate komunitatearen barruan enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortzea ere.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak