Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

27/11/23

noticia

‘Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea’ eta ‘Yekar’ Manuel Laborde sariak lortu dituzte

"Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea" ekimenak eta "Yekar" master amaierako lanak lortu dituzte Manuel Laborde Welinder sariak XXIII. edizioan. Osasunaren eta adimen artifizialaren (kirolean aplikatutako teknologia) sektoreetako lanak dira eta epaimahaiak bi ekimenetan aitortu ditu proiektu horien balio proposamena, merkatutik gertu egotea eta proiektua heltzeko gai den talde sustatzaile bat egotea.  

'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea'ekimenak irabazi du ‘Ekimen berri berritzailea’ saria eta identifikatuta dagoen osasun sistemako arazo baten berrikuntza planteatzen du, zeinak eragin handia baitu osasun sisteman. Arantzazu Ampudiak aurkeztu du ekimena eta ekintzaile horrek UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin (Donostia) izandako lankidetzaren ondorioa da. Epaimahaiak proposatutako irtenbidearen garapen maila eta osasun praktikako kontrastea azpimarratu ditu. Sariak 7.000 euroko laguntza ekonomikoa du, proiektua garatzeko BIC Gipuzkoak emandako babesaz eta aholkularitzaz gain.

'Yekar' lana saritu da 'Gradu amaierako lanak – Master amaierako lanak – Doktorego tesiak' kategorian eta, horren bidez, powerliftingeko atleten errendimendua optimizatu nahi da Pose Prediction teknologia erabiliz. Jon Galarraga ekintzaileak aurkeztutako master amaierako lana da. Nabarmentzekoa da UPV/EHUko ekosistemarekin duen lotura, proiektua garatzen jarraitu ahal izateko. Kategoria honek 3.000 euroko laguntza jasoko du, ekimena garatzeko BIC Gipuzkoaren babesaz eta aholkularitzaz gain.

 

Proiektu berritzaileak unibertsitate ingurunean 

Edizio honetan 8 hautagaitza aurkeztu dira: 'Ekimen berri berritzaileak' kategorian 5 eta 'Gradu amaierako lanak - Master amaierako lanak – Doktorego tesiak' kategorian 3. Epaimahaiaren iritziz “aurkeztutako proiektuen kalitateak argi utzi du beste behin UPV/EHU funtsezko eragilea dela Gipuzkoako eta EAEko ekosisteman, enpresa-proiektu berri eta berritzaileak eta balio erantsi handikoak garatzeko”. Aurkeztutako ekimenak Gipuzkoaren garapenerako hazkundearen eta espezializazio adimendunaren estrategiarekin lerrokatuta daude eta osasun, adimen artifizial, silver economy, digitalizazio eta ekonomia zirkular jasangarriaren sektoreetakoak dira.

Entrepenari programatik sortu ziren Manuel Laborde Werlinden sariak eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoa Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak garatzen eta kudeatzen dituzte. Horien xedea da ekintzailetzako ideiak eta proiektuak sustatzea unibertsitatearen ingurunean. Edizio honetan aurkeztutako hautagaitzak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileenak, tituludunenak, graduondokoa egin dutenenak edo UPV/EHUko azkeneko mailako ikasleenak izan dira.

 

Sariak emateko ekitaldia 

Sariak emateko ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Mari Korta zentroan izan da. Ekitaldian izan dira Ane Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen diputatua; Agustín Erkizia, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Marisa Arriola, BIC Gipuzkoako zuzendaria; eta ekintzailetza, unibertsitate, zientzia eta enpresa arloetako hainbat pertsona. Erakundeetako ordezkariek azpimarratu dute garrantzitsua dela ideia eta proiektu berriak sustatzen jarraitzea, Gipuzkoako enpresa ehunaren eraldaketan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Sariak emateko ekitaldian izan dira Yosu Vara eta Eneko Aldaba, Quimatryxen sortzaileak, eta beren esperientziaren berri eman dute 'Quimatryx: UPV/EHUtik klinikara, kasu arrakastatsua minbiziaren aurkako botiken garapenean' hitzaldian.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak