Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/12/23

entrevista

Alejandro Moreno, Welltech: “beharra ikusi genuen atsedenaren munduan, ez baitago teknologia askorik koltxoietan”

Alejandro Morenok (Extremadura, 1990) Ingeniaritza Elektroniko Industriala ikasi zuen Sevillan, eta, ordutik, hamabi urte daramatza produktu elektronikoak garatzen. Hainbat sektoretan lan egin du, aeronautikatik hasi eta nekazaritzako sentsorikaraino, betiere diseinu elektronikoa eginez, hardware aldetik hasi eta firmware garapeneraino. Duela sei urte Euskadira etorri zen bizitzera, lana zela eta. Atseden-sektorean lan egiteko aukera sortu zitzaion eta gustatu egin zitzaion, beraz, aukera hartu zuen.

 

Nola sortu zen Welltech?
Nirekin harremanetan jarri ziren atsedenaren eta ongizatearen munduan aritzen ziren bi pertsona. Elektronika garatzeko interesa zuten, koltxoiak eta atsedenerako produktuak teknologiaz hornitzeko. Hainbat urtez aritu nintzen haiekin ideia garatzen, eta produktua geuk fabrikatzeko eta gure instalazioetan ekoizteko ideia sortu zen.

 

Beharra ikusi zenuten merkatuan?
Bai, beharra ikusi genuen atsedenaren munduan, ez baitago teknologia askorik koltxoietan. Ustiatzeko interesgarria izan zitekeen nitxo bat sumatu genuen.

 

Zer egiten duzue?
Produktu elektronikoaren diseinu integrala egiten dugu, pertsonen ongizatea hobetzeko. Garapenaren lehen fase honetan, atsedenean zentratzen ari gara. Diseinu elektronikoa, hardwarea, firmwarea, aplikazio mugikorrak, zerbitzariak eta abar hartzen ditu barne. Baina guk ez dugu produktu osoa maila komertzialean saltzen, elektronika baizik, eta koltxoien fabrikatzaileek integratzen dute elektronika hori beren koltxoietan.

 

Zer helburu ezarri zenuten hasieran? Betetzen ari dira?
Asmoa zen duela urte batzuetatik egiten ari garen garapena hobetzea, ez hainbeste prototipoak eta I+G egiteko, baizik eta produktu lehiakorra egiteko, ekonomikoa izan daitekeena eta modu masiboan fabrika daitekeena. Koltxoi merkeetan eta gama altuko koltxoietan txerta daitezkeen askotariko produktuak edukitzea. Produktua eta ekoizpen-prozesua hobetzeko fasean gaude, lehen bertsioak oso astunak baitziren, muntatzeko orduan; hartara, eskulanaren prezioa asko garestitzen zen, eta koltxoia integratzea ere zaila zen.

Orain, harrera ona izaten ari den eta nazioartean saltzen ari den produktu bat dugu merkatuan. Produktua, berez, loaren kalitatea neurtzen duten sentsoreak dira, eta gomendioak emateko aukera ematen digutenak; nahiko ekonomikoa da, eta nahiko harrera ona izan du. Bestetik, gama altuko produktu sorta bat dugu, informazio gehiago ematen duten sentsoreak dituena, koltxoiaren irmotasuna doitzeko aukera ere ematen dutenak. Eta, bakoitzaren lo egiteko moduaren arabera, pertsonari egokitzen zaizkio.

 

Zer helburu duzue etorkizunerako?
Etorkizunean, diseinua sentsore gehiagorekin integratzea da asmoa. Adibidez, erloju adimendun batekin, Alexarekin, etab. Gainera, sentsore-sare horretan integra daitezkeen beste gailu mota batzuk garatzen ari gara, hala nola geure erloju adimenduna, burkoa, etab.

 

Noiz eta zergatik etorri zineten BICera?
2022ko amaieran batu ginen. Non koka gintezkeen pentsatzen aritu nintzen, eta hemen, Barakaldon, bizi naizenez ,pentsatu nuen interesgarria izango zela enpresa hemen muntatzea eta antzeko garapen-egoeran dauden beste enpresa batzuez inguratuta egotea, baita balizko laguntzak jaso ahal izatea ere. BICekin harremanetan jarri nintzen, proiektua aurkeztu nien eta interesatu egin zitzaien. Lokalen bila ibili ginen, eta hau gustatu zitzaidan; izan ere, muntatzeko guneaz gain, showroom bat izateko aukera ere badugu, bezeroek koltxoiak eta egiten duguna ikus dezaten.

BIC babesa ematen ari zaigu jardueraren lehen urteetan, eta beste enpresa mota batzuekin harremanetan jartzen lagundu eta prestakuntza errazten digu. Nahiko ondo datorkigu horretan gidatu eta aholkatu gaitzakeen norbait edukitzea.

welltechelectronics.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

16/05/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

14/05/2024

noticia

Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du

Enpresa donostiar sortu berriak ERP "praktikoa, moldagarria, intereseko informazioaren integratzailea eta gainerako kudeaketa-tresnekin integragarria" izateko aukera eman nahi die enpresa eta erabiltzaile guztiei.

14/05/2024

noticia

SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz

BIND SME programaren laugarren deialdia ireki du ekainaren 28ra arte, eta dagoeneko 55 ETE dira onuradunak.