Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/04/24

noticia

Safelockek segurtasun-soluzioak eskaintzen dizkio industriari lokalizazioaren bidez

4.0 industria da euskal enpresa-sarearen etorkizuna, baina egunero behar bezala funtziona dadin, beharrezkoa da aktiboen eta langileen egoera denbora errealean ezagutzea. Safelocek ibilgailuen eta aktiboen trazabilitate zehatza eta langileen segurtasuna bermatzen die sektore horretako enpresei UWB teknologiaren bidez. “Industria-sektore osoaren beharren estaldura osoa eskaintzen dugu”, nabarmendu dute enpresatik.

Enpresa espezializatuta dagoen arloetako bat langileen segurtasuna da. Era horretan, arrisku-eremuak mugatzen ditu eta langileei arrisku potentzialaren berri ematen die tag baten bidez. Horretarako, botoi bat sakatuz gero, erraztu egiten da langileak azkar aurkitu eta arreta hartzea. Irtenbide horrekin batera, konpainiak produkzio-prozesuaren produktibitatea laguntzen du, aktiboen eta langileen posizionamendua denbora errealean trazatuz. Safelocek, gainera, logistika-eragiketetarako soluzioak ditu. “SKU guztien (erreferentzia-zenbaki bakarrak) kokapena trazatzen dugu biltegian, operazioetan eta lokalizazioan denborak murriztuz”, azaldu dute.

Meatzeak eta tunelak dira enpresak bere lokalizazio-teknologia aplikatzen duen beste lan-ingurune batzuk. Kasu honetan, langilearen posizioa “metro bat baino zehaztasun handiagoarekin ”identifikatzen laguntzen dute, eta horrek, kostuak minimizatzea ahalbidetzen du. Bere zerbitzu eskaintza ibilgailu industrialen kokapen zehatzera zabaltzen da, non aukera ematen du eragiketa intralogistikoen denbora optimizatzeko. Era berean, Digital Twin teknologia aplikatzen du, “kokapen-datuen analisiarekin edo biki digitalari buruzko simulazioekin”, diote Safelocetik.

Estaldura teknologiko horrekin batera, euskal enpresa horren zerbitzuak garabietako eta garabi-zubietako zamalanetan segurtasuna ematera ere bideratuta daude. Kasu honetan, bere teknologiari esker, zamen mugimendua eta gainerako langileen posizioa trazatu daitezke, eta, arrisku-egoeraren bat gertatuz gero, langileei eta operadoreari abisatzen die. “Gure teknologia lagungarria izan daiteke horrelako egoeretan kolisioak saihesteko”.

safeloc.es

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak