Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

12/02/24

entrevista

Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”

Teknologiaren arloko startup bat da Chubby Apps eta, oztopoak oztopo, heriotzaren muga beldurgarria gainditu berri du, hiru urte bete baititu. Gasteizen jaio zen pandemia betean, kazetari baten intuizioaren eta barnealdeetako arkitekto baten gaitasunaren ondorioz. Gailu mugikorretarako aplikazioak garatzen dituen enpresa bat izan zen emaitza. Haren balio bereizgarria app bakoitzaren sinpletasuna eta erabilgarritasuna da, Asier Moratoren, enpresaren CTOaren, arabera.

Kazetari bat eta arkitekto bat aplikazioak garatzen...

Txiste baten hasiera dirudi, baina ongi komunikatzea eta espazio bateko pertsonen fluxua kudeatzea oso lagungarriak dira app-ak egiteko orduan. Gauza asko pasatu dira pandemian gure ibilbidea aldatzea erabaki genuenetik, denak ogia egiten ari ziren bitartean. Eta, egia esan, ikaragarri pozik gaude erabakiarekin.

Dagoeneko hiru urteko ibilbidea, eta ‘heriotzaren muga’ beldurgarria gaindituta...

Honaino iristea erronka bat izan da. Eta, egia esan, bitxia izan da nola pasatu garen startup baten ohiko arazoak izatetik finkatutako enpresa baten arazoak izaten hastera. Hasieran bezerorik ez topatzeak kezkatzen gintuen, eta orain lantaldea hazten jarraitzeko jendea aurkitzea da zaila. Ez ginatekeen honaino iritsiko BIC Arabak edo Pfizer eta Apple-ren gisako enpresek emandako laguntzarengatik izan ez balitz. Izan ere, haien azelerazio-programetarako hautatu gintuzten.

Duela urte batzuk Steve Jobsek jada hitz egiten zuen sinpletasunaz eta erabilgarritasunaz, iPhone modeloarekin mundua irauli zuenean...

Estudioa sortu genuenean, teknologiaren gainean izan ohi diren elkarrizketak aldatu nahi genituen. Txarretik onera. Tabletaren mende daude haurretatik, imajinatu dezaketen oro haien kabuz egiten ikasten duten haurretara. Zure datuak bildu eta eskaintzaile onenari saltzen dizkieten app-etatik, zure intimitatea errespetatzen duten app-etara. Dena den, ezin dugu ahaztu oso garrantzitsua dela jendeak ulertzea zer egiten duen edozein teknologiak. Bestela, ezinezkoa da beldurra galtzea. Adimen Artifizialaren arloko azken aurrerapenen gainean sortzen ari diren eztabaida guztiak ikusi besterik ez dago.

Gailu mugikorretarako zuen aplikazioak “instrukzio-libururik gabekoak” direla diozue.

Instrukzio-libururik behar ez duten aplikazioak sortzen ditugula esatea gustatzen zaigu. Diseinu atsegina dutenak, eta pertsonen bizitza hobetzen dutenak. Zure pribatutasuna errespetatzen dutenak eta, gainera, guztiz irisgarriak direnak. Prozesuaren zati bakoitzean gidatzen gaituen mantra antzeko bat da.

Hiru urteren ondoren, barne-proiektuetarako eta hirugarrenentzako softwarea diseinatzen eta garatzen duen estudio bat bilakatu zarete...

Gure app propioak egiteari ekin genion, ez genuelako topatzen gure ikuspegia errealitate bilakatuko zuen partner egokirik. Eta denborarekin ohartu gara ez ginela behar hori genuen bakarrak.  Startup txikiekin zein nazioarteko enpresekin lan egiteko zortea izan dugu eta, sektore mota guztietakoak badira ere, egia da osasunaren sektorean espezializatu garela.

Zer eduki behar du APP batek arrakastatsua izan dadin?

App batek hiru hanka behar dituela ikasi genuen Pfizerren eta Appleren azelerazio-programetan zehar: Produktu on bat, erabilgarria bezain berritzailea. Marketin ona, zure erabiltzaileengana iristen ez badakizu ez duelako inork erabiliko. Eta negozio-eredu on bat, dirua irabaztea eta iraunkorra izatea lortzen ez baduzu hobby bat delako, beste ezer baino gehiago.

Zenbat garatu dituzue orain arte?

Cori-rekin hasi zen guztia, diabetesa duten pertsonei laguntzeko app batekin. Eta ordutik mugikorretako app-en zein web-aplikazioen 20 proiektu inguru garatu ditugu. Proiektu horiek barne hartzen dute kontzeptualizazioa, diseinua eta garapena. Gehienak startupentzat garatu ditugu, baina erakundeentzat, enpresa industrialentzat eta multinazionalentzat ere bai.

Eta zeinek izan du errendimendurik onena?

Corik, zalantzarik gabe. Asko ikasi ahal izan dugu, bereziki, Pfizer eta Appleren azelerazio-programetan. Eta, horrez gain, gure lehenengo spinoff-a da. Plan oso anbiziotsuak ditugu diabetesaren zaintza hobetzeko.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa