Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

22/02/24

noticia

Ideolabek adimen artifiziala eta diseinua lotzen dituen proiektu berritzailea abiarazi du

Ideolabek, 20 urte baino gehiagoko eskarmentua duen Gasteizko diseinu-enpresak, adimen artifiziala eta diseinua lotzen dituen proiektu iraultzailea jarri du abian. Brandfy du izena, ez dago merkatuan halakorik, eta marka lehiakorrak eta parekorik ez dutenak sortzeko aukera ematen du, sortzeko kostuak eta denbora % 90 gutxituta. SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Enpresa Gasteizen sortu zen 2003an, Carlos Hermosillaren, egungo CEOaren, ekimenez. "Besteren konturako diseinatzailea nintzen, eta Ideolab sortu nuen produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko. Markak sortzen ditugu haien xede diren hartzaileengana hel daitezen".

Enpresak ecobranding-a du ardatz, hau da, markei jasangarritasuna ematea. "Guri merkatura atera nahi duen enpresa bat iristen zaigu eta merkatuaren estrategia, webgunea edo packaging-a (merkatuko bilgarriak) egiten dizkiogu". Bere bezeroak, batez ere, osasunaren, kontsumo handiaren eta startupen sektorean daude.

Ideolabek 1.300 diseinu-proiektu baino gehiago egin ditu 20 urtean, 15 herrialdetan, eta diseinu arloko 30 sari lortu ditu.

Orain, Brandfy.ai izeneko proiektu berritzailean zentratuta dago. Proiektuak adimen artifiziala eta diseinua bateratzen ditu. Erabiltzaileei eta diseinatzaileei marka osoak modu eraginkor eta eskuragarrian sortzeko aukera ematen die, identitate korporatiboa eta beharrezko ikus-elementu guztiak barne.

Eriz Zaratek, proiektuaren CTOk, azaldu du Adimen Artifizial Sortzaileko algoritmoak erabiltzen dituztela lehen prozesu luze eta garestiak eskatzen zituzten markak diseinatzeko. "Marka bat merkaturatzeko sei hilabete behar izaten dira, eta 10.000 eta 50.000 euro arteko inbertsioak. Brandfy.ai-rekin, denbora eta aurrekontua % 90 inguru gutxi ditzakegu. Gure sorkuntza-prozesua adimen artifizialera eraman dugu. Dirua, denbora eta sormena bateratzen ditu", adierazi du Carlos Hermosillak.

Produktu hau azken bezeroari zuzenduta dago, baina "batez ere diseinatzaileei, gure tresnari balio handiagoa ikusiko baitiote. Marka gehiago eta kalitate handiagokoak sortzeko aukera ematen du. Gure plataformak marka, identitate korporatiboko eskuliburua eta marka-garapenerako irudi guztiak sortzen ditu. Diseinatzaileak egunero aurre egin beharreko arazoak konpontzeko pentsatuta dago".

"Guk analisia, koloreen paleta, tipografia, logotipoak eta markaren irudiak, diseinuaren aurrebista (mockup izenekoak) eta identitate korporatiboko eskuliburua sortzen ditugu besteak beste. Eta gure helburua zerbitzu gehiago txertatzen joatea da".

Barne-ekintzailetza

Barne-ekintzailetzako ekimena da eta, horren ondorioz, enpresa bat eratuko da. Horretarako, 200.000 euroko inbertsio-erronda ireki dute. Merkatuan ez dago proiektu honen baliokiderik ("ez dugu gaitasun horiek guztiak dituen proiekturik topatu") eta nazioartean abian jarri dute eta harpidetza-eredu irisgarriaren bidez funtzionatzen du.

Gaineratu dutenez, produktua bereziki egokituta dago startupetarako, "ez baitute marka sortu ahal izateko inbertsiorik izaten. Brandfyrekin arrazoizko prezioan kalitatezko marka eta ahalik eta denbora laburrenean eskura dezakete".

SPRI Taldeak adimen artifizial aplikatuaren programarako ematen duen laguntza, hain zuzen ere, proiektu berri honetara eta algoritmo hobeak sortzera bideratu dute

Adimen artifizialaren sektoreak duen azelerazioa ikusita, etorkizuneko erronkak etengabeko berrikuntzari eustean zentratzen dira. Horri esker, "berritasun guztiak ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean txertatu nahi ditugu adimen artifizialaren bidez markak sortzen mundu mailan onenak izateko". Azpimarratu dutenez, adimen artifiziala “guri laguntza ematera dator eta funtsezkoa izango da hori erabiltzen jakitea eta harekin batera hobea izatea. Tresna bat da, ez zure lanaren ordezkoa".

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak

19/07/2024

noticia

Landa Kedada Handiaren edizio berria, irailaren 27tik 29ra, Kuartangon

Mahai-inguruak, hitzaldi inspiratzaileak, tailerrak, kontzertuak, antzerkia, artisau azoka eta beste hainbat jarduera, hiru jardunaldi tematikoetan