Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

29/02/24

noticia

Veltiumek Fleet-at-home kaleratu du, enpresei zuzendutako ibilgailuen kargak kontrolatzeko tresna

Veltium Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen enpresa bat da, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko soluzioak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. “Mugikortasun ekologiko, jasangarri eta ekonomikorako trantsizioan behar dituzten soluzio teknologikoak jendearen eskura jartzea da gure helburua”, adierazi dute Arabako enpresako arduradunek. Nahiz eta enpresa 2016. urtean sortu, 2019 arte ez zen hasi produktuak merkaturatzen. 

Bere bezeroak automobilgintzaren sektorekoak dira (automobil-fabrikatzaileak, renting-ak, flota-kudeatzaileak...), eta baita eraikin eta energia sektorekoak ere. Besteak beste, Iberdrola, Naturgy, Emovili eta Repsol enpresei ematen die zerbitzua. Veltiumen jarduera Espainian eta Portugalen oinarritzen da batez ere, nahiz eta azken urteotan konpainia nazioartekotze-prozesu batean murgilduta dagoen, beste merkatu batzuetara hedatzeko xedearekin. 

Veltium merkaturatu duen azken berrikuntzetako bat ibilgailu elektrikoen flotak dituzten enpresentzako bideratuta dago. “Arazo nagusia da ez dagoela tresna argi eta errazik enpresek langileen etxean egiten diren kargak kontrolatzeko, eta etxean kontsumitutako energia  konpentsatzeko”, azaldu dute Veltiumetik. Kargak monitorizatzea eta datu horiek lortzea erronka zaila da enpresentzat; izan ere, kargagailu asko komunitate-garajeetan daude, eta ez dute koberturarik, ezta urruneko sarbide errazik ere. 

Egoera ikusita, Arabako konpainiak ‘Fleet-at-home' kaleratu du. Tresna honek bi zati ditu, enpresei datu guztiak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen diena. LITE kargagailuak etxean instalatzen dira eta kargei buruzko informazio guztia app baten bidez ezagutzeko aukera ematen dute. Eta, gainera, Dashboard LITE plataformaren bidez, konpainiak edozein gailutatik eskura dezake kargen informazio grafikoa eta kopurua. Horrez gain, aukera ematen du datuak eremu geografikoen arabera multzokatzeko edo daten edo kargagailu desberdinen arabera filtratzeko. 

Veltiumek SPRI Taldearen laguntza jaso du Bind 4.0 eta Ekintzaile programen bidez. Etorkizunari begira, Arabako konpainiak ahalmen berriak dituzten gailuak ezartzen jarraitu nahi du, hala nola, erabiltzailea autotik identifikatzeko sistemak, ordaintzeko metodoak edo bi noranzkoko karga. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza...), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

16/05/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

14/05/2024

noticia

Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du

Enpresa donostiar sortu berriak ERP "praktikoa, moldagarria, intereseko informazioaren integratzailea eta gainerako kudeaketa-tresnekin integragarria" izateko aukera eman nahi die enpresa eta erabiltzaile guztiei.

14/05/2024

noticia

SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz

BIND SME programaren laugarren deialdia ireki du ekainaren 28ra arte, eta dagoeneko 55 ETE dira onuradunak.