Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

04/03/24

noticia

LUP, testua adimen artifizialaren bidez ahots bihurtzen duen lupa

2021ean, oraindik unibertsitatean zeuden hiru euskal gazteek ikuspegi konputazionala izeneko teknologia ezagutu zuten, giza ikusmenaren gaitasunak imitatzen saiatzen den adimen artifizialaren azpieremua. Horrek, eta egoera desberdinengatik (ikusmen txikia, dislexia, adin handia edo desgaitasuna) irakurri ezin izateak pertsona kolektibo handi batean izan zuen eragina ikusita, LUP sortzera eraman zituen hiru ekintzaile horiek. "Hasieratik ikusi genuen merkatuan hutsune bat zegoela. Bagenekien proiektu honek pertsona askoren bizitza erraztuko zuela. Irisgarritasuna eta inklusioa izan dira beti bultzatzaile nagusiak", azaldu du Edurne Atutxa LUPeko marketin arduradunak. 

LUP pertsonak ezagutzen hasi zen, horiek entzuten, eta, batez ere, egungo irtenbideek haien beharrak ez asetzeko arrazoiak ulertzen. Informazio hori guztia bildu ostean, emandako premisak bete zitzakeen irtenbide bat asmatu zuen. Hilabete batzuk pentsatu eta balioztatu ondoren, bere lehen produktua sortu zuen, sakelako lupa adimendua, orain eskuragarri dagoena doako mugikor aplikazio moduan. 

IA gizartearen onurarako erabiltzea

Horrela, LUPek testuak ahots bihurtzen dituzten soluzioak garatzen ditu irakurketaren oztopoa hausteko. Bere helburua autonomia eta independentzia ematea da, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek eguneroko ekintzak berriro egin ditzaten, hala nola, egunkaria irakurtzea, erostea edo  jatetxe batean eskatzea. 

Gailu horrek adimen artifizialaren bidez funtzionatzen du, azken aldian, eztabaida sortzen ari den alorra, eremu batzuetan gaizki erabiltzen ari delako. Atutxak adierazi duenez, "AAren erabilera okerrari buruzko kezkak gorabehera, funtsezkoa da aplikazio positibo eta onuragarrietara bideratzea". Horrela, LUPek konpromisoa hartzen du ongia egiteko erabiltzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta gizarteari modu positiboan laguntzeko. Gainera, uste du garrantzitsua dela Europar Batasunak erabilera arautzea, etikoa eta segurua izango dela bermatzeko. 

Gaur egun, batez ere, Espainiako hainbat autonomia-erkidegotako kaltetuen elkarteekin aritzen da elkarlanean. Etorkizunera begira, bizitzako hainbat egoeratan irakurketa eskuragarri egingo duten konponbideak garatzen jarraitu nahi du enpresak, eta hainbat klinika oftalmologiko, optiko, farmazia eta enpresekin lan egitea espero du. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

16/05/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

14/05/2024

noticia

Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du

Enpresa donostiar sortu berriak ERP "praktikoa, moldagarria, intereseko informazioaren integratzailea eta gainerako kudeaketa-tresnekin integragarria" izateko aukera eman nahi die enpresa eta erabiltzaile guztiei.

14/05/2024

noticia

SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz

BIND SME programaren laugarren deialdia ireki du ekainaren 28ra arte, eta dagoeneko 55 ETE dira onuradunak.