Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/04/24

noticia

CIDEcellek bezeoaren eskarira fabrikatzen ditu bateriak

Europan dagoen baterien eskaera gero eta handiagoaz jabetuta, Cidetec enpresa gipuzkoarrak CIDEcell spin-off sortu zuen 2023an, bere baterien ekoizpena materialen fabrikatzaileei, teknologoei eta baterien fabrikatzaileei bideratzeko. Bere teknologiari esker, ekoizpen arinak sor ditzake materialen teknologia berriak baliozkotzeko eta nitxo aplikazio espezifikoetarako produktu finala sortzeko.

"Gure portafolio teknologiko zabalak bateria aurreratuak ditu. Era berean, ingurumen-inpaktu txikiko elektrodoak egiteko aukera eskaintzen dugu, konposatu organikorik gabeko ur-oinarriko prozesuen bidez", azaldu dute proiektuaren sustatzaileek.

Enpresak elektrodo eta gelaxka pertsonalizatuak egiten ditu enpresa bakoitzaren beharretara egokituak, zerbitzu "dinamiko eta malgua" eskainiz. Bere katalogo teknologikoan litio ioizko bateria aurreratuak, elektrolito solidoa, litio sufrea eta ultrakondentsadoreak nabarmentzen dira. "Europako baterietako I+G zentro nagusietako baten babesa dugu, Cidetecena, hain zuzen ere, eta horri esker, hainbat merkatu-nitxori zuzendutako zerbitzua eskaintzen dugu", nabarmentezn dute enpresatik.

Spin-off honen teknologia berritzaileak hainbat aplikazio ditu, hala nola espazio arloan, defentsa militarra, osasun-produktuak, ibilgailu elektrikoak, energia berriztagarriak eta dronak, besteak beste. "Bezeroaren baldintzen araberako elektrodoak eman ditzakegu, edo azken erabilera desberdinetarako irtenbide pertsonalizatuak garatu", diote.

Bere produktuak material berritzaileak erabiltzeagatik nabarmentzen dira, nikel eta kobalto eduki handiko silizio anodoak edo katodo libreak barne. Konpainiaren aurreikuspenen arabera, bere ekoizpena 10 MWh/urtera iritsiko da, eta 1-100 Ah-ko gelaxka ahalmena izango du. "Hasiera batean, gelaxkak tamainu desberdinetako 'pouch' formatuan eta bezeroaren neurrira ekoiztuko dira".

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak