Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

04/06/18

noticia

Bind 4.0 programako Hupi startupak bulego bat ireki du Euskadin

"Bind 4.0 programak jarri zuen martxan garapen hau, eta sekulako azeleragailua izan da guretzat. Antolatutako ekitaldiek ikuspegi zehatz bat eman ziguten merkatuaren egoera ezagutzeko eta baita ere jakiteko zein neurritaraino interesatzen zitzaizkion merkatuari teknologia berri hauek” azaldu dute Romain Roquefère eta Vincent Moreno sortzaileek, zeintzuk dagoeneko hasi baitira Donostian bertako talentua bilatzen.

Bulego propioa izaki, Hupi-k espero du salmenta prozesuak azkartzea eta konpainien enpresa-arazoen espektro zabalagoa edukitzea, AAn oinarritutako konponbide-zorroa zabaltzeko. Bind 4.0 programari esker, enpresa frantsesa dagoeneko lanean ari da Euskadiko enpresa handienetako birentzat, besteak beste, Maier-entzat.

 

- Noiz ireki duzue bulegoa?

HUPI IBERICA 2018ko otsailaren 27an ireki zen ofizialki Donostian (Gipuzkoa). Ilusioz beterik eta oso pozik gaude hain ingurune dinamiko batean sartu garelako.

 

- Zein abantaila dituzue hemen?

HUPI Bind 4.0 programaren lehen edizioan (2016) saritutako enpresetako bat da, eta ez genuen kasualitatez erabaki programa horretan parte hartzea.

Elementu zentrala zen gure estrategian. Beti izan dugu helburutzat gure negozioa Euskadin garatzea eta gure jarduera dibertsifikatzea industria sektorean. Hori oso argi zegoen guretzat, Frantzian oinarritutako software enpresa bat garelako eta Adimen Artifizialean eta Datu Handietan espezializatuta gaudelako. "Bind 4.0 programak jarri zuen martxan garapen hau, eta sekulako azeleragailua izan da guretzat. Antolatu ziren ekitaldiek ikuspegi zehatz bat eman ziguten merkatuaren egoera ezagutzeko eta baita ere jakiteko zein neurritaraino interesatzen zitzaizkion merkatuari teknologia berri hauek. Programa trinkoa izan zen, baina ez genuen ekitaldi bat bera ere galdu”.

Euskadik sekulako dinamika garatu du “4.0 Industriaren markoan”. Dagoeneko ez da kontzeptu lauso bat. Puri-purian dagoen errealitate bat da, eta premiazko bihurtu da enpresa industrial askorentzat. Argi dago enpresak prest daudela konponbide berriekin esperimentatzeko, baita ere Adimen Artifizialean (AA) oinarritutakoekin, eta ekosistema osoak bultzatutako dinamika handi bat dago horren atzean. Salmenta-zikloa askoz laburragoa da.

Gure bezeroen espektatibak oso argi daude. Bestalde, konpainien enpresa-arazoen espektro zabalago bat ezagutuko dugu eta azkarrago zabaldu ahal izango dugu AAn oinarritutako konponbide-zorroa.

 

Egoitza berriaren bidez atzemango ditu datu handien eta adimen artifizialaren alorreko konponbideentzako bezero industrialak.

 

- Zein da zuen bulego berriaren helburua?

Lehenik eta behin, erakutsi nahi dugu eragile teknologiko bihurtu nahi dugula Euskadin, baina ez hori bakarrik, baizik eta baita ere kide aktibo izan nahi dugula bertako ekosisteman. Aspalditik etorri nahi genuen hona. Horregatik, ondo eraiki nahi ditugu negozio sendo baten oinarriak. Horixe da datozen 18 hilabeteetarako daukagun plana: oinarriak eraikitzea. Horrek esan nahi du gure marka egokitu behar dugula bertako ingurunera, bezero sendoen erreferentziak geureganatzen jarraitu behar dugula eta bazkide estrategikoak bilatu behar ditugula, Bind programan ezagutu genituen 2 konpainia teknologikoen bezalakoak. Halaber, kanal egokiak bilatu behar ditugu bertako talentuak erreklutatzeko. Horren ondoren posible izango da etorkizuneko kolaboratzaileen profila identifikatzea eta Euskadiko zein aktibotan inbertitu behar dugun jakitea.

 

- Zeintzuk dira bulego berriaren erronkak?

Ilusio handia dugu gure negozioa Euskadin garatzeko. Hain gustura gaude hemen, ezen guretzat arrisku handiena baita denbora gehiegi igarotzea Euskadin. Denbora beharko dugu hemengo negozio-arauak ulertzeko eta ñabardura guztiak barneratzeko. Ulertu behar dugu apaltasunez hasi behar dugula, komunitateak onartu egin behar gaituelako, eta komunitate honek kolaboratzeko eta negozioak egiteko modu propioa duelako. Horregatik eskaintzen diogu hainbeste arreta, denbora eta kontu HUPI IBERICA bulegoaren oinarriak eraikitzeko prozesuari


+info: www.hupi.fr

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen