Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/11/18

noticia

Gauzen Internet edozein objektura eramateko gai da CoolFox

 

Stockare euskal startupa logistikarako eta 4.0 Industriarako lokalizagailuak garatzen ari da

 

Ia edozein objektu zaintzeko eta haren kokapenari eta egoerari buruzko daturik garrantzitsuenak jasotzeko gai da CoolFox gailu txikia. 2017an Lander Unanuek, Jon Clementek eta Aitor Gilek sortutako Stockare startup bizkaitarrak garatu du produktua. Taldeak Bind 4.0-ren azken deialdian parte hartu zuen —Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea buru dituen azelerazio-programa horren helburua da 4.0 Industriarako irtenbide teknologiko berrien sorkuntza sustatzea—.

 

Beste lokalizagailuekin alderatuz gero, CoolFox-ek ezberdintasun garrantzitsu bat du: SigFox sarean oinarrituta dago. Komunikazio-sistema horrek ez du mugikorren edo WiFi-aren estaldurarik behar, eta datuak lainora bidaltzen ditu bateria gutxi gastatuta. Ezaugarri horiei esker, kokapen-datuak eta sentsoreen datuak (tenperatura eta hezetasuna, esaterako) bidaltzeko gai den eta urtebete baino gehiago iraun dezakeen bateria duen gailu txikia garatu ahal izan du Stockarek.

 

“Mugikorren ohiko estaldura erabiltzeko, lokalizagailu handiagoak behar ziren, kontsumoa handiagoa zen eta bateria, batzuetan, aste baten buruan agortzen zen”, azaldu du Lander Unanue Stockareren zuzendari nagusiak. “CoolFox-ekin ez duzu SIM txartelik behar edo operadoreekin kontraturik egin behar, tamaina txikiagoa du, kontsumo baxua eta bateriak gehiago irauten du”. Konexio-sistema honen bidez bidal daitekeen datu-bolumena mugatua da. Ez du balio irudiak edo bideoak bidaltzeko, bai, ordea, geolokalizazioarekin edo objektuaren egoerarekin erlazionatutako datuak bidaltzeko. Gailuaz gain, onlineko plataforma bat ere garatu du enpresak, informazio guztia kudeatu ahal izateko. Plataformaren bidez, alarmak jar daitezke; adibidez, objektua puntu jakin batetik ateratzen den edo aurretik finkatutako tenperatura gainditzen duen kasuetarako alarmak.

 

Aurten egin den Bind 4.0-ren bigarren deialdian parte hartu zuten 27 startupetako bat izan da Stockare. ABB konpainiarekin batera, kanpoko mantentze-lanetan ekipamenduen sarrera eta irteera kudeatzera bideratutako soluzio bat garatu du. Ekipamendu baliotsuenentzat eta mugikortasun handiagoa dutenentzat bereziki pentsatua dago gailua, eta uneoro lokalizatzeko aukera ematen du.

 

Enpresa dagoeneko hasi da CoolFox soluzioa merkaturatzen, eta estatuko nahiz Europako eta Afrikako bezeroak ditu. Horrez gain, hornikuntza-kateen ikusgaitasuna hobetzeko soluzio espezifiko bat garatzen ari da. “Une honetan, hornikuntza-kateak kutxa beltz bat bezalakoak dira”, azaldu du Lander Unanuek, “merkantzia enpresatik atera, garraiolariak jaso eta ez dakizu zer gertatzen den helburura heldu bitartean”. Startup honen asmoa da palet edo pakete bakoitzean jar daitekeen gailu bat sortzea, uneoro non dagoen, noiz helduko den eta bidean kalterik edo tenperatura-aldaketarik izan duen jakiteko.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

20/05/2024

noticia

Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik

Arabako kooperatibak ziurtagiri horren arabera proiektuak kudeatzen ditu, eraikinetarako isolamendu termiko handiagoa, infiltrazioen kontrola eta eguzki-energiaren aprobetxamendua lortuz.

19/05/2024

noticia

Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik

Finamik hiru erabiltzaile-talde nagusiri arreta emateko diseinatuta dago: Ekintzaileak eta startupak, CFO eta Controller, eta Inbertitzaileak eta Finantza Erakundeak

17/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

16/05/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa