Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

22/01/19

noticia

55 euskal startup aurkeztu dira CaixaBank eta SPRIk antolatutako EmprendedorXXI sariketara

 

CaixaBank-ek –teknologia eta berrikuntza arloko enpresetan espezializatutako bere DayOne dibisioaren bitartez- eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak –ENISAren bitartez- deitu dute sariketa hau, eta Euskadin, SPRIk ere erakunde antolatzaile gisa parte hartzen du.

 

Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 8an izango da Donostiako Aquarium lekuan, berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzako “DayOne Innovation Summits” jardunaldien markoan.

 

Irabazleek diru-sari bat jasoko dute eta aukera izango dute nazioarteko programetan parte hartzeko Silicon Valley-n eta Cambridge Unibertsitatean.

 

Euskadin kokatutako 55 startup aurkeztu dira CaixaBank-ek –teknologia eta berrikuntza arloko enpresei eta inbertitzaileei zuzendutako bere DayOne dibisio espezializatuaren bitartez- bultzatutako eta Caixabank-ek berak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko ENISArekin batera emandako EmprendedorXXI Sarietara. Euskadin, SPRIk ere erakunde antolatzaile gisa parte hartzen du.

 

Datu horrek erakusten du euskal ekintzailetza osasuntsu dagoela, lehiaketara aurkeztu den enpresa kopurua (55) iazkoaren bikoitza baita (27). Sektoreka, hautagaitza hauek jaso dira: Health Tech  (11), Impact Tech (8), Financial & Insurance Tech (7), Commerce Tech (6), Tourism Tech (4), Agro Tech (3) eta beste sektore batzuk (16).

 

Apirilaren 8an jakinaraziko da Euskadiko irabazlea Donostiako Aquarium lekuan eraikin zentraleko auditorioan, berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzako “DayOne Innovation Summit” jardunaldiaren markoan. Jardunaldi hori CaixaBank DayOne erakundeak sortutako programa berri bat da, Espainian eta Portugalen egingo dena eta lurralde bakoitzeko ekintzailetza, teknologia eta inbertsio ekosistemako player garrantzitsuenak bilduko dituena. Saio horien barruan badira workshop-ak, maisu-eskolak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, zeintzuetan azalduko baitira sektoreko joera berriak eta eremu bakoitzaren berezitasunak, eta baita ere kasu arrakastatsuak. “DayOne Innovation Summit” ekitaldiaren lehen edizioa Bartzelonan egin zen, CaixaBank Auditorioan eta 300dik gora pertsona bildu zituen.

 

Espainia eta Portugaleko 961 enpresa berritzailek aurkeztu dituzte euren hautagaitzak EmprendedorXXI Sariketaren aurtengo ediziora, iaz baino %36,3 gehiagok.

 

Diru-sariak eta nazioarteko prestakuntza-programetarako sarbidea

Aurten, EmprendedorXXI sariketak 19 sari banatuko dizkie beren jatorrizko eremuan inpaktu handiena duten enpresei: 17 Espainian (bat autonomia erkidego bakoitzeko) eta 2 Portugalen. Lurralde bakoitzeko irabazleek 5.000 euro jasoko dituzte.

 

Gainera, maiatzaren 14an beste sari bat emango zaie Espainia eta Portugaleko hautagaitza guztien artetik aukeratutako sektore bakoitzeko enpresa onenei. Sei sektore definitu dira, berrikuntzako joera berriak eta BPI eta CaixaBank erakundeen negozio-eremuak kontuan hartuta. Hauexek dira: Agro Tech, Health Tech, Commerce Tech, Fin&Insur Tech, Tourism Tech eta Impact Tech. Sektore bakoitzeko irabazleek 25.000 euro eskuratuko dituzte.

 

Irabazle guztiek (lurraldekoek nahiz sektorekoek) eta finalista batzuek ere aukera izango dute nazioarteko prestakuntza jasotzeko, eta baita ere parte hartzeko ESADEk Singularity University-rekin batera antolatutako nazioarteko laguntza-programa batean (Silicon Valley-n) edo Cambridge Unibertsitatearen (Erresuma Batua) Ignite Fast Track enpresen hazkunderako nazioarteko ikastaro batean.

 

Bestalde, Israelek Espainian daukan enbaxadak berrikuntzako accesit bat emango du: Tel Aviv-Yaffo Zentro Akademikoak eta Israeleko Kanpo Gaien Ministerioak elkarrekin antolatutako astebeteko prestakuntza programa bat Israelen.

 

Portugalen, ANIk (Agencia Nacional de Inovaçao) berrikuntzako accesit bat emango dio Portugaleko enpresa bati BFK Award-en bitartez.

 

Ongi errotutako sariketa

EmprendedorXXI Sariketaren 2018ko deialdiak 525.000 euro inguru banatuko ditu saritan, berau delarik Espainia eta Portugaleko ekintzaileei zuzendutako zuzkidura handieneko deialdia.  2007an sortu zenetik, 4,6 milioi euro inbertitu dira saritan eta laguntza ekintzetan, eta 314 enpresa izan dira laguntza horien onuradun.

 

2007tik hona, 6.000 enpresa sortu berrik parte hartu dute EmprendedorXXI Sariketan, eta 276tik gora enpresari, inbertitzaile eta ekintzailetzarekin lotutako erakunde igaro dira lehiaketako batzorde eta epaimahaietatik. Horregatik, EmprendedorXXI Sariak erreferentziazkotzat jotzen dira Espainiako eta Portugaleko startupentzat, eta ekimen erabakigarri bihurtu dira proiektu ekintzaile onenei behar duten bultzada emateko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa