Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/03/19

noticia

CaixaBank dayOne eta SPRIren Emprendedor XXI Sarien 6 start-up finalistak hautatu izan dira

CaixaBankek eta Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak sariketa honetarako deia egin dute. Caixabankek teknologia eta berrikuntzan espezializatutako bere enpresa DayOneren bitartez egin du deia; Ministerioak, aldiz, Enisa enpresaren bidez, Euskadin SPRIk antolatzen dituela.

Sariak Donostiako Aquariumean emango dira, ‘DayOne Innovation Summits’-ek apirilaren 8rako berrikuntza, teknologia eta ekintzailetza jardunaldietan.

6 start-up dira finalista Emprendedor XXI Sariketarako: Alerion, Alias Robotics, Bio Tech Foods, Cyber Surgery, Lookiero eta Wegow.

Guztira, Euskadiko 55 start-up aurkeztu dira aurten sariketa honetara CaixaBankek DayOneren bidez eta Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak Enisaren bidez ematen dituzte. Euskadin, SPRIk ere parte hartzen du antolatzaile legez.

Datuok euskal ekintzailetza bizi-bizirik dela erakusten dute, aurten aurkeztu diren start-upak iazkoen bikoitza baitira. Sektoreka, nabarmentzen dira Health Tech-en aurkeztutako 11 hautagaitzak, Impact Tech-eko 8ak, Financial & Insurance Techeko 7ak, Commerce Techeko 6ak, Tourism Techeko 4rak eta Agro Techeko 3rak. Beste 16ak bestelako sektoreei dagozkie.

Irabazlea nor den apirilaren 8an erabakiko da Donostiako Aquariumeko entzunaretoan. Saria ‘DayOne Innovation Summit’ deitutako berrikuntza, teknologia eta ekintzailetza jardunaldietan emango da.

Jardunaldiotarako izen-ematea doakoa da eta esteka honetan egin daiteke:
https://www.dayoneinnovationsummit.com/ES/SanSebastian

Sariketari buruzko informazio gehiago:
https://www.spri.eus/es/upeuskadi-comunicacion/caixabank-galardonara-a-la-start-up-vasca-mas-innovadora-en-los-premios-emprendedorxxi/

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

06/05/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

BIND SME laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia webinar baten bidez egingo da maiatzaren 14an

06/05/2024

noticia

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.

05/05/2024

noticia

Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du

Enpresa donostiarrak konpainien lehiakortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du