Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

03/04/19

noticia

I+MED eta Josu Sanchez, Araba Ekinean sarien irabazle

Araban ekintzailetza bultzatzeko hainbat hilabetez izandako ekitaldi eta jardunaldien ondoren, iritsi gara puntu gorenera: Ekin Day ekimena. Adibidez, Verónica Reyerok (Antropología 2.0), Antonio Espinosak (Auara) edo Eneko Knörrek (Laguardia.capital) izandako esperientziez ikasi eta esperientzia horiekin inspiratzeko aukera izateaz gain, Araba Ekinean 2019 sarien irabazleak ezagutzeko aukera ere eman digun ekimena.

 

Araban Ekiten 2019 Saria: I+Med

2014an sortua, biomedikuntzaren aldaketan erreferentziazko konpainia bat izateko helburuarekin sortu zen I+Med kooperatiba. Lehen egunetik, Manu Muñoz, Raul Perez, Iñaki Lopez, Sergio Cadernio eta haien lantalde osoak dena eman dute beren pazienteen osasuna hobetzeko.

Osasunaren alorrean bioteknologiekin egin duten aplikazioak, abangoardiako nanohidrogelak sortuta, 2019ko Araban Ekiten Saria irabaztera eraman ditu merezimendu osoz.

 

2019. urteko Ekintzaile Handia Saria: Josu Sánchez

Eraikitzeko, erronkak gainditzeko, partekatzeko, lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, familiaren alde egiteko eta batez ere, ekintzailetzan aritzeko erakutsitako irrikarengatik eman dio Araba Ekinean ekimenak 2019. urteko Ekintzaile Handiaren Saria Josu Sanchezi. SLK Sarkis Lagunketa SA Taldeko presidenteorde eta Elkargi-ko presidentea dugu.

Gasteiz hirian zenbait obra enblematiko egikaritu izana erakusten du bere curriculumean, hala nola Principal Antzokiaren birgaitzea, Fernando Buesa Arena Pabiloiaren handitzea, Gasteizko Udalaren bulego berriak edo Arkeologia Museoa.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

03/05/2024

noticia

KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea

KABIAk pertsonei eta haien proiektuei laguntzeko, sortzeko, hazteko eta sendotzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, bultzatutako proiektua da, eta lurraldearen laguntzarako erakundeen laguntza du

03/05/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

30/04/2024

noticia

‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”

"Ideia teknologikoren bat baduzu, konta iezaguzu, eta 25.000 €-rainoko saria irabaz dezakezu merkatura eramaten saiatzeko"

29/04/2024

noticia

Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du

'Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana' (EEP) elikatzeko proiektuak elkarrekin sortzeko eta asmatzeko prozesuaren dinamizazioa