Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

15/07/19

noticia

“Ekingo dutenentzat eta joera berri horiek asmatzen dakitenentzat aukerak sortzen dira”

Marcos Murok gazteria animatu du “merkatuetan behar berriak dituzten aurrerapen teknologikoen ondoriozko egoeraren aukerak eta ekintzailetzarako eta enpresa berrirako aukerak arakatzera”

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak Ekintzailetzako master duala Deustun egin duten gazteak animatu ditu “aldaketa eta aurrerapen teknologikoen ondoriozko egoera berriak eskaintzen dituen aukerak arakatzera, kontuan hartuta egoera berri horrek merkatuetarako behar berrietan eragiten duela eta horrek ekintzailetzarako eta enpresa berrirako aukerak irekiko dituela”.

“Ezagutzarako, etengabeko prestakuntzarako eta aliantza eta akordioetarako beharra gero eta handiagoa da, eta, iraultza digitalarekin eta ekoizteko moduen aldaketekin, aukerak sortzen dira ere ekiten dutenentzat eta joera berri horiek asmatzen dakitenentzat. Hori dela eta, une egokia da ekintzailetzaren aldeko apustua egiteko, nahiz eta zailtasunak egon eta ez ditugun baztertzen; halaber, une egokia da ideia berriak garatu eta merkatuek behar izango dutena aurreikusteko, betiere beste faktore batzuk aintzat hartuta, aurretik alde batera utzi izan direnak, besteak beste, planetaren eta gizartearen jasangarritasunarekin zerikusia dutenak. Horrek guztiak kohesio handiagoa, aurrerapen orekatua eta bidezkoa ekarriko du”, esan du Murok.

Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak Deustuko Unibertsitateko Ekintzako Ekintzailetzari buruzko master dualaren II. edizioa ixteko ekitaldian parte hartu du. Besteak beste, honako hauek parte hartu dute: Janire Gordon masterraren koordinatzaile metodologikoa, José María Guibert errektorea, Xabier Etxeberria Xabet-eko co-founderra eta business zuzendaria, Asier Perallos, Ainhoa Martín eta Iñaki Vázquez masterreko zuzendari akademikoa.

Murok Eusko Jaurlaritzak gazteei laguntzeko garatzen dituen ekimenak aurkeztu ditu, besteak beste: “2017-2020rako Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programa, 2017-2020rako Enplegu Plana, 2020rako Ekintzailetzako Erakundeen arteko Plana, Gazte Ekintzailetzako Plana eta IV. Gazte Plana. Euskadik ekintzailetzari laguntzeko sistema ahaltsua du.  Lanbidek autoenpleguaren ideiak aztertzea bultzatzen du; horiek agente espezializatuekin aztertzen dira, eta beraiek ziurtatzen dute proiektuak bideragarriak izan ahal izatea”.

 

Autoenplegua

“Halaber, autoenplegurako proiektuak abian jartzea sustatzen dugu, ekimen berri horiek finkatzeko laguntzekin. Ekintzailetza finkatu behar dugu, adin goiztiarragoetan; gazte batek garatzen duen eginkizun ekintzaile hori hala da, bere kontura lan egiteko ez ezik, garapen pertsonalaren aukera gisa ere. Gazteak sentsibilizatu eta berariaz prestatu behar dira, ekintzailetza ekintza egingarritzat jotzeko”, esan du Muro sailburuordeak.

Murok masterra egin duten gazteei honako gomendio hau egin die: “ekin zentzuz, prestakuntza egokiarekin; egon etengabe prestatuta, izan ere, merkatuak bateratzen ari dira mundu guztian:  gero eta ideia gehiago behar dituzte, ekarpen, soluzio eta aurreikuspen gehiago, eta, zuon ideietako bakoitzetik, eskari horri erantzun diezaiokezue. Egin ondo prestatuta, konfiantzatz, ezagutzaz eta hemen jaso dituzuen giza balioak ahaztu gabe".

deusto emprendimiento master dualinfo+: Master Itziera

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen