Mundualdatu Programa, Bizkaiko enpresa-proiektu eta negozio-ideia berriek
BBK-k pertsona ekintzaileei laguntzeko konpromisoarekin jarraitzen du, enpresa berriak sortzen laguntzeko eta finantzatzeko ekinbideekin. Mundualdatu programarekin Bizkaiko enpresa-proiektu eta negozio-ideia berriek beste tresna bat dute gauzatzeko.
Mundualdatu programak 2,5 milioi euro izango ditu datozen 5 urteotan negozio-aukera berriak babestu, lagundu eta finantzatzeko. Ekinbide hau bi eratako kolektiboentzat da: enpresa gisa oraindik eratu ez diren pertsona ekintzaileentzat; eta oraindik bi urteko ibilbidea ez eta finkatze-fasean dauden enpresentzat.
Mundualdatu BBKren Plan Estrategikoan kokatzen da, non gaikuntza eta enpleguaren sustapena diren lehentasunezko ardatzetako bat. Helburu hauek bat datoz BBK-k ezarritako helmugekin, eragile ekonomikoei eta enpresa-ekinbide berriei laguntzearen alde egiten duelarik.
Azken urte honetan programa honen bidez BBKren diru-laguntza jaso duten enpresa-ekinbideak Aquadat, Kasitoko, Fit4bike, Insulae eta FractalMed izan dira.
Epea zabalik: ekainak 17 - irailak 30
+info: www.mundualdatu.org
Contenidos relacionados
26/04/2024
noticia
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Konpainiak tresna berri bat du, edozein motatako enpresen fabrikazioan, mantentze-lanetan eta kalitatean arintasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituena.
26/04/2024
noticia
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.
24/04/2024
noticia
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik
23/04/2024
noticia
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.