Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

13/06/22

noticia

Etorkizuneako elikadura ardatz duen proiektu ekintzaile eta digitala da ‘ELIKER’

ELIKER etorkizuneko elikaduran zentratutako proiektu ekintzaile eta digitala da, Tolosako eta Tolosaldeko elikaduraren balio-kateko hainbat eragilerekin lankidetzan, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, proiektu iraunkorrak garatzeko eta sektorearen erronkei erantzuteko helburuarekin.

Horretarako, zerbitzu eta produktu berriak sortzeko lankidetza-aukera berriak identifikatuko dira, salmenta-modu berriak eta packaging modu berriak landuko dira, elikaduraren topaketa-ekitaldi bat egingo da, azoka berezien sorrera sustatuko da eta berriak sortzea bultzatuko da, Tolosa gastronomia-hiriburu eta merkaturatze-gune estrategiko bihurtzeko.

ELIKER ARANTXA TAPIAEliker Kalitateko Elikadura Zentroaren proiektu berria aurkeztu dute gaur Tolosan sektoreko eragileen aurrean. Ekitaldian parte hartu dute Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Xarles Iturbe Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Azoka eta Turismo Saileko zinegotzi arduradunak eta Imanol Zubelzu ELIKER proiektuaren koordinatzaileak.

Euskadiko elikagaien balio-kateak ezaugarri bereziak ditu, gure lurraldearen dimentsioagatik, landa-hirien arteko harreman estuengatik eta ikerkuntza-garapenaren eta -berrikuntzaren arloan egindako ahalegin handiagatik. Euskadiko I+Gko inbertsioaren % 5 inguru sektore horretan egiten da.

Errealitate horren aurrean Tapiak nabarmendu duenez, "Elkarrekin lan egiteko aukera dugu, sektore hau maila guztietan egituratzeko, kate osoaren zeharkako lankidetzatik, gizarteak eskatzen dituen etorkizuneko beharrei erantzuteko. Gai izan behar dugu gizarte honek behar duen dieta pertsonalizatuari erantzuteko eta kontsumitzaileen beste eskaera batzuk asetzeko, hala nola segurtasuna, prestatzeko erraztasuna eta, gainera, kontsumitzen ditugun elikagaiak onak/bikainak eta osasungarriak izatea.

Aukera paregabea dugu produktu berriak sortzeko, eraginkorragoak eta iraunkorragoak izateko, industria-jarduera berriak sortzeko, negozio-eredu berriak sortzeko eta nazioarteko inbertsioa eta turismoa erakartzeko. "

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

25/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen