Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

29/11/22

noticia

BIC Bizkaia Ezkerraldea: Casual Friday Meeting ekimena Euskadiko barne-ekintzailetzari buruz hitz egin eta eztabaidatzeko

BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat profesional bildu ditu, Ilgner eraikinean, Casual Friday Meeting ekimenaren edizio berrian parte hartzeko, eta Euskadiko barne-ekintzailetzari buruz hitz egin eta eztabaidatzeko.

BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerente Joseba Goikouriak ongietorria egin die bertaratutakoei, eta, horren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagaren hitzaldia izan da. Bertan, Euskadin barne-ekintzailetzarako dauden tresnak eman ditu ezagutzera.

Arrakastaren adibide gisa, Jorge Galánek (Eurotubos del Norteko gerentea) eta José Manuel Baraibarrek (Viuda de Sainz-en I+G+B arloko arduraduna eta zuzendari teknikoa) beren enpresen kasuak azaldu dituzte, eta, jarraian, mahai-inguru bat egin dute, Euskadiko barne-ekintzailetzari buruzko ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko.

Jardunaldiaren ondoren, bertaratutakoek aukera izan dute elkar hobeto ezagutzeko eta iritziak trukatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresen eta ekintzailetzaren ekosistema indartzeko asmoz, Barnekintzailetza babesteko Laguntza Ekimena burutuko du aurten ere SPRI Taldearen bitartez.

Funtsean, Barnekintzailetza honakoekin lotuta dago:

  • Produktu edo zerbitzu baten estrategian berrikuntza egitea
  • Negozio-unitate edo produktu-sorta berri baten kaleratzea
  • Produktu edo zerbitzuen kontzeptu edo atributu berrien garapena

Irakurri gehiago HEMEN

https://www.spri.eus/ekintzailetza/barnekintzaile-2022-nola-izan-enpresa-ekintzaile-bat-laguntza-barne-ekiteko/

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

05/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

02/07/2024

noticia

‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna

Gogoa Mobility Robots enpresa bizkaitarrak medikuntzako eta sektore soziosanitarioko, industrialeko, kiroleko edo militarreko gailu robotikoak diseinatu eta garatzen ditu. 2015ean sortua, 1,5 milioi euro fakturatzen ditu.

01/07/2024

noticia

LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du

Gaztenek programaren barruan daude, eta horietako 10 belaunaldiarteko erreleboaren emaitza dira

30/06/2024

noticia

Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria

Startupak gama altuko eta jasangarriak diren oinetakoak eta osagarriak eskaintzen ditu hirian zehar bizikletaz ibiltzeko