ArrayArrayArray

Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/03/23

noticia

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 2. ediziorako izen-emate epea

MAKE IN! Debabarrena eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu duen ekimena da, Debegesa Garapen gentziak eskualdeko ekintzailetzari laguntzeko beste eragile batzuen laguntzarekin antolatutakoa.

Startup parte-hartzaileak hautatzeko prozesua martxoan zehar egingo da, programa apirilaren 24an hasiko da, eta ekainaren hasierara arte iraungo du. Izen-ematea helbide honetan dago zabalik:
https://makein.debegesa.eus

Martxoaren 31 izango da programan izena emateko azken eguna.

Programa industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Garrantzitsua da kontuan hartzea programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituztela, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT. Era berean, industriari lotutako ekonomia zirkularrarekin eta energiarekin lotuta egon beharko dute proiektuek.

Programa horrek hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados