Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/03/23

noticia

BAEAk mikroalgak hazteko “ekosistema bioteknologikoa’ sortu du

Mikroalgak gero eta gehiago erabiltzen dituzte ikertzaileek elikagai jasangarri berriak garatzeko. Mikroorganismo horiekin pentsu eta bazkak abereentzat, irin aberatsak Omega-3n eta lipidoak giza kontsumorako, bitamina-osagarriak barne, bezalako elikagaiak sor daitezke. Biologo eta ingeniarien diziplina anitzeko talde batek osatua, Basque Algae and Engineering Aplication (BAEA) startup bizkaitarrak mikroalgak hazteko argiztapen-sistema automatizatua asmatu du argi-baldintzak kontrolatu eta monitoritzen dituena.

 

Enpresak sortutako ‘Algaverso 'sistema, patente nazionala lortzeko zain dago, eta LED argien igorpen bat da. Honek, aplikazio mugikor baten bidez, igorri behar den argia eta bere potentzia etengabe kontrolatzen du mikroorganismoen hazkundea errazteko. “Bere lehiakideak ez bezala, SIA (Argiztapen Sistema Automatizatua) % 100eko Leds sistema moldagarria da, modularra, mugikorreko aplikazio batek monitorizatu eta kontrolatzeko gai dena, eta mikroalgei hazkuntza optimorako edozein argi-baldintza eman ahal izateko bereziki diseinatua dago”, zehazten dituzte proiektuaren arduradunak.

Sistema berritzaile honen bidez lortzen diren mikroalgak ‘kalitate handiko’ produktuak dira, eta “azken miliako faktorea aprobetxatuz, euskal nekazaritzako elikagaien sektore osoa hornitu nahi dugu”, BAEAtik azaldu dutenez. Proiektuko sustatzaileek azpimarratu dutenez, Algaverso “gizartearekin hiru ikuspuntutatik konprometitutako ekosistema da: teknologikoa, biologiko-ekologikoa eta soziala”.

Startupak sorturako teknologiak eskaintzen dituen abantailei dagokienez, honako hauek azpimarratu daitezke; kostuak murrizteko osagaia nabarmentzen dute; Kostuen murrizketa, mikroalgen hazkuntza  hobetzeko ahalbidetzen duten tresnak sortzen direlako eta horrekin batera beste abantail biologiko bat nabamentzen da, hala nola,  “etorkizunean mikroorganismo horiek ikertuko direlako industriaren deskarbonizazioan erabiltzeko”, diote enpresatik. “Enpresa txiki eta ertainak deskarbonizatzen lagundu nahi dugu, mikroalgak ekoiztuz eta haien intereseko produktuak ateraz”.

info+: algaverso.com

[caption id="attachment_219978" align="alignnone" width="300"]Esther Blanco Rayón Esther Blanco Rayón, cofundadora[/caption]

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak

19/07/2024

noticia

Landa Kedada Handiaren edizio berria, irailaren 27tik 29ra, Kuartangon

Mahai-inguruak, hitzaldi inspiratzaileak, tailerrak, kontzertuak, antzerkia, artisau azoka eta beste hainbat jarduera, hiru jardunaldi tematikoetan