Skoon, sukaldariaren eskuak babesten dituen ‘gripa’

René Campillo, Orioko (Gipuzkoa) San Martin erretegiko zuzendari eta sukaldariaren asmakizun eta ekimenaren emaitza da Skoon. ‘Gadget’ berritzaile honen ideia bere sukaldean egindako eguneroko lanetik sortu zen. Zehazki, eskuetako lesioak labanekin egindako ebaketaren mugimendu errepikakorrekin lotuta zeudela konturatu zenean.
Osasun arazo honi irtenbidea emateko, Skoon sortu zuen. Osagarri horrek sukaldariaren eskuak babesten ditu bere eguneroko lanean, eta, gainera, labanekin ebakitzeko potentzia ere bermatzen du. “Skoonek produktibitatean, higienean eta laneko segurtasunean irabazteko aukera ematen die sukaldariei”, Campillok bere webgunean zehazten du.
Sortzaileak tresna hau milimetrora diseinutako “artean txiki bat” bezala definitzen du. Bere ezaugarrien artean, "serigrafia pertsonalizatu bat, merkatuko aizto gehienetarako egokituriko doikuntza-sistema, eta sukaldariari erosotasun handiagoa ematen dion forma ergonomikoa nabarmentzen daitezke. Abantaila horiei gehitzen die elikagai multzoak koloreen arabera bereizteko aukera ematen duela", eta horri gehitzen zaio Skoon bakoitza kalitate handiko aluminio anodizatuz egina dagoela.
"Praktikan, tresnak labanei hobeto heltzeko aukera ematen dio sukaldariari, ebaketa zehatzagoa eta indartsuagoa egin ahal izateko, eta, aldi berean, eskua lesioetatik babesten du..." Skoonen gamak lau kolore kromatu ditu; urdina arrain eta itsaskientzat, horia haragi zurientzat, berdea landareentzat eta gorria haragientzat.
“Kolore horiek funtsio estetikoa ezezik beste funtsio garrantzitsu bat betetzen dute: elikagai-talde bakoitzerako aplikazio zuzen eta arin baterako balio dute, eta, horrela, elikagaien higieneari eta segurtasunari buruzko estandar eta arau guztiak bete daitezke”, azaltzen dute proiektuko arduradunek. Skoon startuparen online dendan bertan edo Instagram @skoon_forchefs kontuan eros daiteke.
Contenidos relacionados
02/06/2023
noticia
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!
01/06/2023
entrevista
‘Lup’ startup-a, Mapfre Fundazioak mundu osoko 350 hautagairen artean saritua
3 unibertsitariok sustatuta, proiektua Zitek Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programaren baitan sortu da
27/05/2023
noticia
Fagor Ederlanek eta MONDRAGONek EEVAM izaneko ibilgailu elektrikoetarako startup teknologikoan inbertitu dute
Mugikortasun-joera berri garbiagoak, seguruagoak eta eraginkorragoak garatzen laguntzea da enpresaren helburua
25/05/2023
noticia
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.