Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

27/10/23

noticia

Lako ‘superelikagaietan’ oinarritzen du bere jarduera alternatiba osasungarriak eskaintzeko

Nekazaritza elikagaien sektorea etengabeko bilakaera ari da izaten, eta berrikuntza funtsezkoa da elikagai osasungarriak eta jasangarriak lortzeko, gero eta elikadura-aukera gehiago baitaude. Proteina alternatiboak, aukera beganoak eta begetarianoak, intolerantziak...  geroz eta ohikoagoak dira, eta gero eta ekintzaile gehiagok horietan oinarritzen dute bere garapenak. 

Ia bi urteko ibilbidea duen startup bat da Lako Foods. Sara Urrejola, María García eta Marina Sanz ekintzaileek sortu zuten, eta ‘superelikagaiak’ deritzen alternatiba osasungarriak eskaintzeko helburua du. Bilboko startupak garatu duen lehen proiektuaren helburua gehiegizko azukrearen erabilera murriztea da, datiletan oinarritutako soluzioarekin. 

“Elikagai honen propietateak oso baliotsuak dira. Helburua da enpresek azukrearen edo osasungarriak ez direla frogatu den beste gozagarri kimiko batzuen alternatiba gisa erabiltzea”, dio Sara Urrejola Lako Foodseko marketin eta salmenta arduradunak. Produktu hori beren ekoizpenetan azukrea ez den beste alternatiba bat bilatu nahi duten startup txikientzat bideratuta dago, baina baita elikagaien sektoreko ultra-prozesatuen enpresa handientzat ere. Oraingoz ez da aurreikusten supermerkatu-kateetan saltzea, ecommerce denda txikiei edo belar-dendei zuzenduta dago gehienbat. Proiektu hau Basque Food Laboratory Berrikuntza Gastronomikoko Zentroarekin lankidetzan garatzen ari da. 

Startupa EIT Food nekazaritza elikagaien Europako partzuergoak sustatutako EWA programan parte hartzeko aukeratuetako bat izan da. Ekimen horrek sektoreko emakume ekintzaileei laguntzea du helburu. “EWAk gure jarduera ezagutarazteko aukera eman digu; Europa mailako bilera eta azoketan egon gara, eta bertan oso pertsona interesgarriak aurkitu ditugu gure ideia berberekin. Bilera horietatik etorkizunean lankidetzak sor daitezke”, nabarmendu du Sara Urrejolak. 

Startup-ak urrats handia emango du 2024 honetan. Orain, bere produktua hobetzeko eta industriara egokitzeko lanean ari da, datorren urtean merkaturatzeko eta hainbat enpresarekin elkarlanean hasteko, batez ere startupekin. Gainera, beste elikadura-aukera osasungarri batzuk garatzen ari da Lako. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak