Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

09/02/24

noticia

Ubyko, ‘azken miliako’ logistika hobetzen duten biltegi adimendunak

Produktuen eskaera hangiagoa denez, gero eta kolapsatuta daude hiriak. Kontsumitzaileek entrega-denbora laburragoak eta kostu altuagoak dituen zerbitzua eskatzen dute, eta sektore logistikoko enpresentzat baldintza hauek betetzea zaila da. Ubykotik esan digutenez, “Smart Cityren logistika berriak kontsumitzailearengandik gertu biltegiratzea eskatuko du, kontsumitzailearengandik gertu dauden merkataritza-lokaletatik bidalketa laburrak eta azkarrak egiteko”.  

Hamarkada honetan, logistikari aplikatutako Adimen Artifizialak zehaztasun handiz iragarri ahal izango du zer kontsumituko dugun, eta, Europan, leku asko dugu hutsik dauden merkataritza-lokaletan: Ubyko enpresak 24/7 sistema automatiko bat eskaintzen du, hain zuzen, kutxazain automatiko baten bidez hiri-logistika berri horiek posible egiten dituena.

Enpresa asko gai dira hiriko eremu bakoitzean zenbat salduko duten aurresateko; horrela, askoz eraginkorragoa da energiari dagokionez, aurreratzea eta bildutako produktuak azken kontsumitzailearen hurbileko nodoetaraino sartzea. Horri esker, askoz denbora gutxiagoan bidal daitezke, eta, gainera, zerbitzua hobetzen zaio bezeroari.

Belaunaldi berriei ez zaie axola zer erosiko duten aldez aurretik jakitea, horrek zerbitzu hobea badakar; IArekin lortuko duten onuretako bat hiri-logistika hobetzea da, entrega azkartzearekin batera”.

Sistema bakarra da munduan. "Orain arte kutxazain automatikoak garatu dira, klik&collect-erako soilik. Guk hiriguneko merkataritza-lokaletan biltegiratzeko ere pentsatutako irtenbidea merkaturatu dugu"... Baina, nola egiten dute?: Ubyko hirian sartu ditu orain arte industria-sektorearentzat lan egiten zuten robotak. “Ohituta gaude robotak ibilgailuak egiten ikustera, baina robotikaren aroan sartu gara zerbitzu gisa. Robotika funtsezkoa izango da smartcity-an, hiri iraunkorragoak ahalbidetzeko, gure banakako logistika gauzatzeko tresnak emango dizkigulako”.

Ubyko ordezkariek ecommercerako soilik pentsatutako nodo automatikoak ez direla argitzen digute: “hurbileko merkataritzari edo tokiko ekoizleei zerbitzuak eman diezazkiekete bezeroei emateko. Partikularrek ere erabil ditzakete kontsigna edo objektu nodo gisa erabiltzeko”.

Une honetan, Ubyko lehen 'UB1' modeloa merkaturatzen hasi da, eta Correosekin elkarlanean ari da teknologia hori bere bulegoetan ezartzeko.

info+: ubyko.com 

UBYKO equipo

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

26/07/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak