Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

21/02/24

noticia

Astindu Koop, erraldoi teknologikoen alternatiba soziala

Astindu Koop ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustu bezala definitzen da, berrikuntza digitala balio ekonomiko eta soziala modu iraunkorrean sortzeko tresna gisa erabiltzen duena. Ildo horretan, kooperatibak sozietate kooperatiboen negozio prozesuak automatizatzen dituen plataforma digital bat garatu du.

"Tresna digital honen bidez, hazkunderako, enplegu kualifikaturako eta gizarte-ongizaterako aukera berriak ireki nahi ditugu sektore ekonomiko berri honentzat”.

Proiektu ekintzaile honen bultzatzaileak Dorleta Urrutia eta Antton Sagasta dira. Urrutia gaitasunen kudeaketarekin, enpresa-ikaskuntzarekin, kudeaketarekin eta talentua eskuratzearekin lotutako nazioarteko proiektu eta zerbitzuen kudeatzailea da. Antton Sagasta, aldiz, makina erreminta eta automobilgintza, aholkularitza - eta lege-zerbitzuen, retail, unibertsitate eta prestakuntza-zentroen arloko hainbat enpresa-taldetan lan esperientzia handia du. Ekintzaile hauekin batera Mikel Alonso dago, Ingurumen Zientzietan, Informatika Sistemen Administrazioan eta Euskal Filologian eta Hizkuntzalaritzan trebatutako profesionala.

Enpresa honen helburuen artean, merkatuko aplikazio komunen antzeko negozio-ereduak erabiltzen dituzten plataforma-kooperatibak sortzeari bultzada ematea dago, baina, aldi berean, horietan “jabetza partekatuko eta demokratikoko egitura" sustatzea ere bilatzen du. "Plataforma digital honen bidez, baldintza duinak dituzten lanak, erabakitzeko egitura horizontalak eta harreman sareak sortu nahi ditugu", adierazten dute startupetik.

Horrekin batera, elkarlaneko ekonomiari eta enpresa-eredu honekin lotutako plataforma digitalei erantzun soziala eman nahi diote. “Digitalizazioa gizarte kontzeptuaren aldaketa bat bultzaten ari da; prekarietatea areagotu eta egoera ahulean dauden pertsonen gizarte eta lan-klase berri bat sortzearekin mehatxatzen duena", ohartarazten dute Astinduko arduradunek. Hori dela eta, startupeko promotoreak ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustua egiten dute.

Astindu 2021ean bere plataforma digital berritzaileagatik Bilbao Ekintzailetza Digitala lehiaketako hirugarren sariaren aintzespena jaso zuen. Sariaren dotazio batera, startupak aholkularitza eta prestakuntza izan zuen esparru teknologiko eta digitalean.

info+: astindukoop.eus

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/07/2024

noticia

Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia

Bilbon antolatuko da azaroaren 25etik 29ra bitartean Impact Week 2024 foro europarra, inpaktu sozialeko ekonomia jasangarrian inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduz, izan ere, merkatu honek 80.000 milioi euro mobilizatu zituen Europan 2022an

23/07/2024

noticia

Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa

Duela zortzi hilabete sortu zen, eta Done Jakue bideko lehen karga-totema itxi berri du. Hori bizikleta elektrikoak jasotzen dituen ibilbide handienetakoa da, urtero, 30.000 zikloturista baino gehiago baititu.

21/07/2024

noticia

‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan

UPV/EHUko Bizkaiko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu lehiaketak

19/07/2024

noticia

Landa Kedada Handiaren edizio berria, irailaren 27tik 29ra, Kuartangon

Mahai-inguruak, hitzaldi inspiratzaileak, tailerrak, kontzertuak, antzerkia, artisau azoka eta beste hainbat jarduera, hiru jardunaldi tematikoetan