Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

26/03/24

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Bakarts enpresa donostiarrak sortzaile eta bildumagileentzako topagune bihurtu nahi du: lehenengoek beren artelan digitalak erakusteko aukera duten tokia eta bigarrenek NFT formatuan eros ditzaketen lekua. Erosketa prozesua edozein e-commerceren oso antzera egiten da, halaber, transakzioa eurotan eta kreditu-txartelarekin eginez.

Erosketa-prozesua amaitu eta eskaera jaso ondoren, NFTa Polygon sareko Wallet Metamask-era bidaltzeaz arduratzen gara, egiaztatu egiten da eta bezeroari jakinarazten diogu amaituta dagoenean”, zehaztu dute enpresatik.

Bakarts-en argi dute beren helburu nagusia artista, galeria eta kultur erakundeei “blockchain teknologiek eskaintzen dizkieten aukerak” aprobetxatzen laguntzea dela. Bide berri horien artean, negozio-aukera berriak, komunitatea sortzeko aukera eta publikoak fidelizatzeko aukera nabarmentzen dira. “Horrez gain, teknologia horiek eskaintzen dizkieten abantailez ere gozatu ahal izatea nahi dugu”, startupetik gaineratu dutenez.

Horretarako, hitzartutako galerien bidez, aukerako obrak bereziak eskaintzen dituzte, eta erosketa-prozesu seguru eta Gardena. Sistema horren bidez, erabiltzaileari unean bertan fakturak izateko aukera ematen zaio, baita ere aktibo digital horien eragiketak sinplifikatzen dituen eurotako ordainketa sistema konbentzional bat. “Onura horiei teknologia jasangarria eta NFTak sortzeko baliabide gutxiago kontsumitzen dituena gehitzen diegu”.

Bakartsen zerbitzu teknologikoez baliatu ahal izan diren erakunde eta ekitaldien artean Donostiako Jazzaldia nabarmentzen da. Ekitaldiak Ane Pikazaren ‘Jazzaldiaren besarkada’ kartelaren 57 aleko edizio mugatu bat kaleratu zuen eta arte zaleek NFT formatuan eskuratzeko aukera izan duten. “Gure proiektuak sorkuntza artistikoaren berezko balioan jarri nahi du arreta, eta teknologia den bezala tratatu: tresna bat”, adierazten dure startupetik.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

04/10/24

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

02/10/24

noticia

Scott & Irwin, murgiltze esperientziak eta teknologiak publiko eta enpresa guztientzat eskuragarri

Ibilbide laburra izan arren, duela gutxi F1 Exhibitionerako soluzio interaktibo digitalen hornitzaile nagusia bihurtu da. Toronton hiru esperientzia aurkeztu ditu.

01/10/24

noticia

ON2YOUk kontsumoa eta energia-kostuak murrizteko irtenbide pertsonalizatuak proposatzen ditu

Energia-eraginkortasunean espezializatutako Arabako aholkularitza-enpresak bezeroen prozesuak hobetzeko aukerak identifikatzen ditu, haien kontsumoa optimizatzeko eta ahalik eta gehien murrizteko, datuetan, informazio zehatzean eta bisita teknikoetan oinarritutako ikuspegia erabiliz.

01/10/24

noticia

Loraontech, doitasunezko nekazaritzan aritzen den lehen euskal enpresa

"Gure helburua nekazaritza eraldatzea da, nekazari guztiei teknologiarako sarbidea erraztuz"